Hasiera

Udako oporraldian ere, bizi musika!

  • Musikazaleak musika maite du. Baita udan ere. Hementxe dituzu hainbat aholku eta gomendio musika-tresna ikasterakoan eta, oro har, musika ikasterakoan, lagungarri gertatzea espero dugunak.
  • Horiek jarraituz gero, seguru uda eta gero maila bikainarekin hasiko duzula ikasturtea!
  • Gozatu uda. Bizi uda.
  • Gozatu musika. Bizi musika.
  • Oporraldi bikaina opa dizu TOBERA Musika-eskolak!

IKASLE ONAREN DEKALOGOA:

 

  • ·     Musika ikasteak eguneroko praktika eskatzen du.
  • ·     Musika edozein sasoitan ikasi behar da (baita oporraldietan eta azterketa-garaitan ere).
  • ·     Hobe da ikastaldiak eguneroko saio laburretan antolatzea asteburuan edo egun jakinetan izugarri nekatu baino.
  • ·     Ongi antolatu egin beharreko guztia: etxeko lanak, ikastaldiak eta bestelako zereginak. Horrela, guztia egiteko astia izango duzu.
  • ·     Musika praktikatzeko ordutegi finkoa ezarri.
  • ·     Leku lasaia eta isila behar duzu, inor ez eragozteko eta eragotzia ez izateko.
  • ·     Kontzentratuta ikasi: zeure burua behatu, arazoak hauteman, irtenbideak bilatu, e.a. Gauza oso jakinetan fijatzeak lagunduko dizu horretan: eskuineko eskua, nola mugitzen ditudan besoak, nola ari naizen arnasa hartzen, zein esaldi musikal nahi dudan ikasi… Arretarik ipini ezean, errepikatze hutsak ez du ezertarako balio. Lasaitasuna eta pazientzia izan ;-)
  • ·     Zentzuzko ikasketak denbora eta errepikapen asko aurrezten ditu.
  • ·     Teknika- edo soinu-ariketekin hasi; berotzeko balioko dizute.
  • ·     Arretaz irakurri partitura. Ez dira nota soilak; senti ezazu musika.
  • ·     Musika-piezaren egitura formala ulertzen saiatu, eta, behar baduzu, laguntza eskatu irakasleari. Horrek interpretazio-akatsak saihesten lagunduko dizu eta errazago barneratuko duzu abestia.
  • ·     Ez jo beti abestia hasieratik amaierara arte. Har ezazu zatika eta digitazio-arazo teknikoak konpondu… Sortutako zalantzak irakasleari azaldu.
  • ·     Abestiren bat ateratzen ez zaizunean, utz ezazu atseden hartzen eta aurrerago berrartu. Poliki ikasi, eta pixkanaka azkartzen joan (bereziki mekanikoki zailak diren piezak). Metronomoa erabili.
  • ·     Zure gorputzaren posizioa egokia ote den behatu.
  • ·     Arretaz entzun zeure burua: erritmoa, afinazioa, fraseatzea eta soinuaren kalitatea zaindu.
  • ·     Zeure burua grabatu (soinua edo bideoa). Oso dibertigarria izateaz gain, interpretazioan egindako akatsak antzemateko eta egindako aurrerapenaz jabetzeko balioko dizu. Aukera baduzu, akonpainamendu erritmikoa edo melodikoa jar iezaiozu ikasten ari zaren horri (ez beti ordea! Bakarkako lan isila ere oso emankorra da). Grabatu - ikusi/entzun - grabatu.
  • ·     Interneten baliabide mordoa duzu musika-eskolan ikasitakoan sakontzeko. Erabil itzazu nahi beste! Esploratu!
  • ·     Zure denboraren zati bat kontzertuetara joaten eta musika entzuten eman. Asko ikas daiteke entzunez.
  • ·     Eta batez ere… bizi musika!

 

Informazio osagarria: