Hasiera

Zuzendaritza-batzordeko bazkide-ordezkariak hautatzeko garaia da

Urtarrilaren 16an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordean aurrerantzean ordezkari izango diren familiak hautatzeko Hauteskundeak egingo dira. Zegamako hiru guraso/tutore edo adin nagusiko ikasle hautatu behar dira, eta beste bi Seguratik, Zeraindik, Mutiloatik eta gainerako herrietatik. Horiek, Zuzendaritzan jarraituko duten familia-ordezkariekin, udal zinegotziekin eta eskolako zuzendariarekin batera, musika-eskolako erabaki-organo horretako kide izatera pasatuko dira, bi urtez. Musika-eskolako bazkideek etxean jasoko dituzte bozketa-papeletak, eta aipatu egunean Segurako eta Zegamako kultura-etxeetara agertu beharko dute botoa ematera. Boluntariorik balego, horretarako aukera ere badago, musika-eskolan aurrez jakinarazita. Argibiderik beharko lukeenak horretarako aukera du. Izendapenak Bazkideen Batzar Orokorrak berretsiko ditu, otsailean, Zuzendaritza-batzordearen proposamenaren arabera. Ez ahaztu: zu zara TOBERA.