Hasiera

0-3, 4-7 eta 8-12 adinekoentzako musika-saioak

Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak ekimen berri bat antolatu du urte berrirako.

Musika-saio labur batzuk antolatu ditugu 0-3 urte-bitarteko umeentzat eta beren senideentzat (gurasoak, aiton-amonak...), 4-7 bitarteko haurrentzat, eta 8-12 arteko gaztetxoentzat, urtarrilerako eta otsailerako. Ez da behar musika-eskolako ikasle izatea edo musika-ezagutzak izatea.

TOBERA Musika-eskolak ekarpena egin nahi du haurren garapenean eta haur hauen eta senideen arteko lotura afektiboan, eta, horretarako, musika erabat lagungarri da. Egingo ditugun musika-saio ireki hauen inguruko informazioa doakizue hemen beheko eranskinean.

Proposamen berritzailea da, eta, beraz, badakizu... Urte berri, asmo berri!

Informazio osagarria: