Hasiera

Trikitia

Haizezkoa eta tekladuna da trikitia. Barruan armonikak ditu.

Trikitixa modura ezagutzen badugu ere, trikitia behar omen du, zuzen esate aldera behintzat. Izan ere, "x" hori zenbait euskalkitan ohikoa den joeraren eragina baino ez da (ogixa* > ogia; ardixa* > ardia, e.a.).

Trikiti-mota bakarra dago, baina hainbat tonutan topa dezakegu: Si bemol kalerako, taldeetarako Solekoa eta Lakoa batez ere..., baina propio ere eska daiteke nahi den tonuan afinatutakoa!

Trikitiak ahotsen arabera ere bereizten dira (barruan duten armonika-kopuruaren arabera eta menbranen kalitatearen arabera): 2 ahotsetakoak, 3 ahotsetakoak, 3 ahotsetako bereziak, 4 ahotsetako profesionalak, 4 ahotsetako bereziak...

Visit Website