Hasiera

Orotariko taldeak

TOBERA Musika-eskolak taldeetan parte hartzeko eskaintza zabala du ikaslearen esku. Musikak bakarkako lana eskatzen badu ere, taldean hartzen du dimentsio betea. Horregatik, aurrez aurreko segimendu pertsonalizatuaz gain, talde-lanean trebatzen joateko bidea ere jorratzen lagunduko dizu. Horretarako, Segurako nahiz Zegamako Txistulin eta Txistulin Txiki txistu- eta danbolin-taldeak; Zegamako Txistu-banda; helduen gitarra-taldea Seguran; Zegamako Eguzkilore, MariOrtzi, Ilargi, Eguzki eta Amalur dantza-taldeak; trikitilariak; txalaparta- eta perkusio-taldeak; musika-tresna askotako ikasleak biltzen dituzten konboak; eta beste asko proposatuko dizkizu musikaz nahi beste eta nahi eran goza dezazun.