Hasiera

Euskaraldian eragile aktibo izatera goaz.

  • Aurtengo maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren 4. edizioa egingo da.
  • Euskaraldia hizkuntza-ariketa kolektiboa eta erraldoia da, eta bere helburua da euskaraz dakigunok euskaraz egiteko joera indartzea eta euskaraz ez dakitenak edo oso gutxi dakitenak euskarara (gehiago) gerturaraztea. Ahobizidira euskaraz hitz egiteko gaitasuna dutenak eta euskaraz egiteko erabakia hartzen dutenak, eta belarripresteuskaraz entzuteko aldeko jarrera dutenak, nahiz eta hitz egiteko gai ez izan.
  • Erabakia pertsonala eta kolektiboa izateaz gain, testuinguruak ere baldintzatzen du. Horregatik, ezinbestekoa da euskaraz eroso egin ahal izateko espazioak sortzea eta identifikatzea. Euskaraz lasai egin ahal izateko orotariko gune horiei Arnasgunederitzaie.
  • TOBERA Musika-eskolak, entitate modura, Euskaraldian hartuko du parte aurten ere, horrek dakarren ardurarekin. Arigune izateaz gain, lanketa sakonagoan parte hartzeko prestasuna dugula adierazi diogu Euskaraldiari.
  • Euskaraldian parte har dezazuen gonbidatzen zaituztegu.
  • Gogoratu, Ahobizi edo Belarriprest modura parte hartu nahi baduzue, izena eman beharra daukazuela HEMEN (doan). Aurreko urteetan parte hartu izanaren luzapenik ez dago; aurten ere izena eman beharra dago, hala nahi izanez gero.

    Baliabideak > Euskaraldiak hainbat gomendio biltzen dituzten liburuxkak sortu ditu; zehazki, gai hauek dituzte ardatz: lehen hitza euskaraz egitea, hizkuntza-aldaketa piztea, ulermena hobetzea eta asertibitatea lantzea. HEMEN dauzkazue guztiak.

  • TOBERA Musika- eta Dantza-eskola arnasgune naturala da euskararentzat, eta ilusioz jarraituko dugu uneoro Arigune izaten, Euskaralditik harago ere.
  • Elkar mugituz egingo dugu!