Hasiera

TOBERAko konbo-taldeen kontzertua Zegaman

Maiatzaren 22an, Zegamako Maratoiaren testuinguruan, TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako "Musika Elkarrekin" eta "Norabide" taldeek kontzertua joko dute Zegaman, TOBERAk antolatuta. Lehenengo taldea musikako ikasle helduek osatzen dute eta bigarrena, berriz, gazteek, ikasturte honetan bertan hasita taldearekin.

Nahiz eta "Norabide" taldeak hilabete gutxiko ibilbidea izan, dagoeneko zenbait emanalditan hartu du parte, bai Musika-eskolak antolatutakoetan, bai bestelakoetan. "Musika Elkarrekin" taldeak ibilbide luzeagoa du, pandemia-garaian TOBERAk sortutako ekimen batean baitu jatorria; partaideetako zenbait aldatu diren arren, jada hainbat alditan entzun ahal izan ditugu jotzen.

Maiatza TOBERAk antolatutako musika-jarduera askoren lekuko ari da izaten. Besteak beste, hauek:

•    Maiatzaren 10ean, larunbata, Zegaman, “Kantu (berri) bat gara” ikuskizunaren barruan, TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako Amalur dantza-taldeak abestietako baten koreografia egin zuen.
•    Egun berean, Zegamako jaunartzeetan hartu zuten parte euskal dantzatako zenbait ikaslek.
•    Maiatzaren 22an, osteguna, Zegamako plazan, 19:00etan TOBERA Musika-eskolako "Norabide" eta "Musika Elkarrekin" konbo-taldeen kontzertua izango da, esan bezala.
•    Maiatzaren 29an, osteguna, TOBERA Musika-eskolak antolatuta, Soinuenea (Herri-musikaren Txokoa) museora irteera, 16:15ean Zegamako Eroski-paretik eta 16:30ean Segurako plazatik irtenda [itzulera-ordua herrira: 21:00].
•    Euskaraldian Arigune eta erakunde eragile izango gara.
•    2025/26 ikasturterako matrikula TOBERA Musika- eta Dantza-eskolan: maiatzaren 25a baino lehenago tobera.org webgunean (online):
-    4 urtetik gorako ume, haur, gazte eta helduak.
-    Musika-hizkuntza, euskal dantzak, musika-taldeak, instrumentu-eskaintza zabala.