Hasiera

Abenduaren 27an, irteera ikasle gaztetxoenekin!!

Jaialdi ikusgarria da egitekoa abenduaren 27an, osteguna, Donostiako Belodromoan: Ene Kantak Jai Erraldoia.

 

Haurrek ederki ezagutzen dituzte Ene Kantak abestiak eta koreografiak, besteak beste, TOBERA Musika-eskolako musika-hizkuntzako eskoletan lantzen dituztelako. Hori dela eta, ikuskizun horretara eramango ditu ikasleak TOBERA Musika-eskolak. Ikasleen senitartekoei eta musika-eskolako ikasle ez diren haurrei ere zabaldu die gonbita TOBERAk, oraingo honetan. Ekintza ‘irekia’ izango da, beraz. Ikuskizunean pertsonaia berriak ezagutuko dituzte eta abesti berrien koreografiak dantzatuko dituzte, betiko abesti arrakastatsuez gain. Nafarroako 32 erraldoi ere dantzan ikusiko dituzte.

 

Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, baina ateak 16:00etan irekiko dira. Hori dela eta, Zegamatik 15:00etan irtengo da ikasleekin autobusa, musika-eskolak jarrita, eta 15:15ean Seguratik. Itzulera 19:30 aldera izango da (itzulerako bidean gozoren bat emango diegu jateko irteera honetan partaide izango direnei).

 

Familia-egun musikal zoragarria izango dela seguru!