Hasiera

Andoaingo piano-jaialdirako bidean dira TOBERAko ikasleak

Otsailaren 16an eta 17an 14. piano-jaialdia egingo da Andoainen. Hasieratik hartu izan du parte bertan TOBERA Musika-eskolak. Aurten ere halaxe izango da. Honako ikasle-taldea da lana gogor eta gogotsu egiten ari dena asteburu horretan onena emateko:

Bakarlari modura, A mailan, Paule Galdos ariko da. B mailan Naiara Iraola, Nahia Lizarribar, Malen Otaegi, Laia Apaolaza eta Uxue Areizaga. C mailan, Eider Matías. 4 eskutara, berriz, B mailan, Maier Albizu eta Irati Urbizu lehiatuko dira, eta, C mailan, Irati Goiburu eta Irati Arrizkorreta.

Zorterik onena opa die guztiei TOBERA Musika-eskolak. Izenemate-kuotaren erdia musika-eskolak berak ordainduko die. Martxoaren bukaerako astean eta apirilaren hasierako astean joko dute jaialdirako prestatutakoa herrikideen aurrean, Zegaman eta Seguran.

Andoainen bakoitzak non eta noiz joko duen ikusteko, hemen beheko eranskinean datorren liburuxkan kontsulta dezakezue.

Informazio osagarria: