Hasiera

Badator, hemen da: Musikaren Hamabostaldia!

Martxoan 'Musikaren Hamabostaldia' ospatuko dugu TOBERAko ikasle guztiek, hainbat ekintzarekin. Atxikian duzue egitaraua.

Azkeneko urteotan gero eta jarduera gehiagorekin joan gara egitaraua osatzen, harik eta 2020rako prestatutako programazioa bertan behera utziarazi zigun pandemiak.

Iaz normaltasunera itzultzen saiatu ginen, baina zenbait muga izan genituen halere. 2023ko edizioa, berriz, sendo dator. Beste aldi batzuetan ohikoa izan den elkartrukerik ez dugu egingo, baina bai hainbat entzunaldi eta erakustaldi. Beraz, ikasle, familia-kide edo herritar, zatozte gurekin musikaz gozatzera! Kontuan izan ekintza guztiak doakoak eta irekiak direla.

Informazio osagarria: