Hasiera

Dantzari Txiki Eguneko argazkiak ikusgai

Handia izan da 2019tik egin gabe geneukan Dantzari Txiki Eguna berreskuratzea! Ez da nolanahi joan gainera; eguraldi-giroa lagun, lagun-giroa aparta izan da. Eta dantzarien eta musikarien sasoia itzela!

TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak antolatua izan da, beste urte batez, Zegamako Dantzari Txiki Eguna. Gure 80 dantzariekin batera, Beasaingo Ostadar eta Aurtzaka dantza-taldeetako lagunak izan ditugu, Zeraingo Solkie dantza-taldekoak eta Lazkaoko Oin Arin dantza-taldekoak. Eskerrik asko, bene-benetan, guztiei! Dantza-egun betea pasarazi eta gozarazi diguzue!

Trikitilarien eta txistularien konpainia ezinbestekoa ere gogoan dugu, eta baita bisitan etorri zaizkigun pertsona guztiena ere.

Eguneko argazkiak ikusi eta deskargatu nahi badituzu, hemen duzu bilduma (37 argazki eta bideo 1):

https://photos.app.goo.gl/47pQ8tC5XP3i8nm57

Dantzari Txiki Egunarekin, TOBERAk antolatutako 2023ko Musikaren Hamabostaldiaren ekintzak amaitutzat eman dira. Datorren urtera arte!