Hasiera

Elkartrukea Lasarte-Oriako Udal Musika-eskolarekin

Musika-eskola ugari ezagutu ditu TOBERA Musika-eskolak elkartruke-zikloa egiteari ekin zionetik. 2001/2002 ikasturtean egin zuen aurreneko elkartrukea, eta, harrezkero, Gipuzkoako eta Nafarroako musika-eskolak ezagutzen dihardu, Goierriko eskolak ezagutzen hasi eta gero. Aurten Lasarterako bidea hartuko dute TOBERAko ikasleek. Martxoaren 30ean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultura-etxeko auditorioan arratsaldeko 18:30ean egingo den kontzertura TOBERAko 60 lagun joango dira.

Han, dozena bat piezaz osatutako egitaraua aletuko dute. Aurretik, Lasarte-Oriako Udal Musika-eskolako ikasleen saioa izango da, harrera gisa, eta amaieran, txokolate-jana egingo dute guztiek elkarrekin.

Hemen behean duzue egun horretarako bi musika-eskolen artean prestatutako egitaraua.

Lasarte-Oriako musika-ikasleak apirilaren 4an izango dira Segurako Aldundiaren Aterpetxean emanaldia eskaintzen. Beste musika-eskola batzuetako lana ezagutzeko aukera aparta izango da.