Hasiera

Errege Magoak gurean dira, ilusioa lagun

TOBERA Musika-eskolaren eskutik, Zegaman izan ziren aurten beste behin 3 Errege Magoak. 2022an desfile eta guzti sartu ziren herrian Errege Magoak. Iaz, pandemiagatik, geldirik egin zitzaien ongi etorria Erregeei, patio estalian eta aurretiaz txanda hartuta, familia-unitateak elkarren artean nahastu gabe.  Aurten, ordea, Kabalgata ia ohiko eran egiteko modua izan zen.

TOBERA Musika-eskola da Zegaman Errege Magoei harrera-ekitaldia antolatzeaz arduratzen dena, Zegamako Udalaren laguntzarekin. Aizkorri igarota, Maxkarretik behera jaitsi ziren 2022an Errege Magoak Zegamara, iluntzeko 19:00ak zirenean. Txistularien, antortxeroen, opari-karrozaren eta gainerakoen laguntzarekin herriari itzulia eman eta udaletxeko arkupeetan egin zuten geldialdia, bukatzeko.

Ezin asko luzatu haurrak eta herritarrak agurtzen. Izan ere, gau beteko lana zuten aurretik etxez etxe ilusioa partitzen. Urtarrilaren 6 goizeko ume nahiz helduen aurpegiak izan ziren, beste behin, helburua erraz lortu zuten adierazle agerikoenak.