Hasiera

Ikasturte-bukaera ate-joka

Ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Eguna izanik, TOBERAko ikasleek emanaldia eskainiko dute Zerainen 18:30ean, ZerainLab elkartearekin lankidetzan. San Blas ermitaren inguruan izango da; eguraldi txarrarekin, eliza-atarian.

Hurrengo egunean, 22an, Zegamako patio estalian izango da kontzertua, 19:00etan. Covid-19a dela eta, tokia aurrez hartzea ezinbestekoa izango da (doan). Horretarako, deitu Zegamako udaletxera 22a baino lehenago.

2 emanaldi horietan honako egitaraua eskainiko dute Musika Elkarrekin egitasmoaren barruan sortu ziren eta indarrean izan ditugun 2 taldeetako partaideek:

- Cerca de las vías (Fito&Fitipaldis)
- Iruntzi dana (Katamalo)
- How long will I love you (The Waterboys)
- Sinsinatiko folk&rolla (Sorotan Bele)
- Dirty old town (The Pogues)
- Piano man (Billy Joel)
- Maritxu nora zoaz (Drindots)
 

Erantsitako fitxategietan dituzue argibideak.

Gainera, ikasleek grabatutako hainbat bideoklip argitaratuko ditugu datozen egunetan gure sare sozialetan.

Ikasturtea goi-goitik bukatzera goaz!!