Hasiera

Musika-hizkuntzako eskoletako dinamika zein den ezagutu nahi al duzu? Guztia kontatuko dizugu prestatu ditugun 2 bileretan

Musika-hizkuntzako ikasleen familiekin aurkezpen-bilerak egingo ditu TOBERA Musika-eskolak urriaren 25ean, arratsaldeko 16:30ean, Zegamako Jabier Otaegi kultura-etxeko musika-hizkuntzako gelan (Oria aretoan) eta biharamunean, urriaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, Segurako kultura-etxeko areto nagusian.

Zegaman eskolak hartzen dituzten ikasleen familientzat eta Zerainen nahiz Seguran hartzen dituztenentzat izango dira bilera hauek, hurrenez hurren, nahiz eta, hobeto baletorkio norbaiti, bereaz besteko herriko bilerara joateko aukera baduen.

Bereziki 2A mailako ikasale hasiberrien familientzat daude pentsatuta eta prestatuta bilera hauek. Halaber, ikasleen familiarteko izan gabe ere, informazioa jaso nahiko balu norbaitek, irekita izango ditu ateak bertaratu eta behar besteko azalpenak jasotzeko. Musika-hizkuntzako eskoletan lantzen dena, nola transmititzen diren kontzeptuak, helburuak, eguneroko funtzionamendua eta prozedurak, e.a. ezagutu nahi dituen edozein herritarrek du joateko aukera, beraz. Hemen beheko eranskinean daude bilerei buruzko xehetasun guztiak.

Ezinbestekoa izango da, noski, eskolak ezarrita dituen COVID-19 neurriak betetzea bilera hauetan: distantzia fisikoa, musukoa egoki jantzita eramatea (ahoa eta sudurra estaliz) guztiok eta uneoro, eskuak garbitzea hasieran eta bukaeran, desinfekzioa, aretoaren aireztapena eta jende-pilaketak saihestea sartu-irtenetan, funtsean.

Informazio osagarria: