Hasiera

Musika ikastearen onuren ebidentziak

TOBERAko gure 2 ikaslek musika ikasteari buruzko unibertsitate-ikerketa zabal batean hartu zuten parte aurreko ikasturtean.

Orain argitaratu diren emaitzak agerikoak izan dira:

  • * Musika-entrenamendua duten haurrek garapen kognitibo eta akademiko handiagoa dute.
  • * 7 urte bete aurretik musika-entrenamendua hasteak onura gehiago dakartza, gainera.

Ikerlan guztiek diotena berretsi da, baina, oraingo honetan, "gertuko" testuingurua aztertu izanak du, beharbada, garrantzia gehien; izan ere, hain "gertukoa" eta "bertakoa" izan zaigu testuingurua, TOBERAko ikasleen egoera bera izan dela analizatua besteak beste.

Atxikian duzue laburpena orri bakarrean eta ikerlana bera osorik, berriz, HEMEN.