Hasiera

Musika zuzenean eta aurrez aurre: zer polita den!

Ekainaren 21ean eta 22an TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako ikasleek egindako jendaurreko saioak erakutsi dute zuzeneko musika bezalakorik ez dagoela, ez musikarientzat eurentzat, ez publikoarentzat. Jendeak bikain erantzun die musika-eskolatik egindako deialdiei, eta aforoak erabat bete dira. Segurtasuna zainduta betiere, belaunaldi desberdinetako kideak elkartu dira musika egiteko, Zerainen eta Seguran. Arrakastatsu bietan.

Era berean, 21ean hasita, egunero-egunero, bideoak argitaratzen gabiltza gure sare sozialetan: bertan ikasleak ikus litezke musika-tresna ugari hartuta eta jotzen, dantzan, abesten... Gainera, egunotan, euskal dantzatako gure ikasle gaztetxoenekin entsegu 'bereziak' egiten ari gara: ikasleak dantzari jantzi eta familia-kideak ari gara gonbidatzen beren saioa ikustera. Pandemia gogorrari, hagin zorrotza!