Hasiera

Oporrak eta gero, musika gehiago!

2018ko Musikaren Hamabostaldia martxoaren 22an bukatu da, baina Musikaren Hamabostaldia eta gero ere, badu zer eskainia TOBERAk! Ikus hemen -behintzat- 3 proposamen:

Batetik, apirilaren 6an, afalostean, kontzertu berezia eskainiko du TOBERA Musika-eskolako helduen konbo taldeak Zegamako udaletxeko arkupeetan. Bateriak, 2 gitarra elektrikok, baxu elektrikoak eta ahotsak osatzen dute taldea, eta rock doinuak izango dira nagusi.

Bestetik, Dantzari Txiki Eguna egingo du Tobera Musika-eskolak apirilaren 15ean, goizeko 11:30etik 14:00ak arte. Beasaingo Aurtzaka dantza-taldekoak eta Lazkaoko Oin-Arin taldekoak batuko zaizkie Toberako dantzariei eta musikariei. Bisitan etorritako dantza-taldeen Dantzari Txiki Egunetara ere joango dira gero Toberako dantzariak: maiatzaren 6an Beasainera joango dira eta ekainaren 17an Lazkaora.

Azkenik, elkartrukea egingo du Tobera Musika-eskolak Asparrengo Udal Musika-eskolarekin. Apirilaren 16an, astelehena, kontzertu bateratua emango dute Aitxuriko gimnasioan arratsaldeko 18:30ean. Maiatzaren 29an Araiara joango dira TOBERAko ikasleak. Toberako ikasleek Araban joko duten lehenengo aldia izango da.