Hasiera

Organoa jotzen ikasi nahi al duzu? Helduen euskal dantzen taldean parte hartu nahi al duzu? Ba zatoz TOBERAra!

TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak Zegaman bertan organoa jotzen ikasteko aukera ematen dizu. Interesatuta bazaude, idatzi tobera@tobera.org helbidera.

Dagoeneko 3 lagunek eman dute izena eta, Segurako eta Zegamako parrokiekin egin dugun tratua dela eta, 2 herrietan hasiko dira laster ikasle hauek ikasten eta praktikatzen.

Bestalde, TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak 16 urtetik gorakoen euskal dantzen taldea osatuko du Zegaman. Entseguak: asteartero 18:00-19:30. Animatzen bazara, idatzi: tobera@tobera.org.

Kasu honetan ere, jende ugari izan da jada izena eman duena, beraz, taldea osatuta dago eta urrian ekingo diegu entseguei.

TOBERAren proposamenek herritarren babesa eta aldekotasuna izan dute. Gure eskaintza zabaltzera garamatzate 2 aukera berri horiek. Zu ere ba al zatoz gugana? ;-)