Hasiera

Orkli kooperatibaren laguntza jaso du TOBERAk ikasturte honetan ere

Seguran, Zegaman, Zerainen eta Mutiloan musikako eta euskal dantzatako eskolak ematen jarraitu ahal izateko, Orkliren diru-laguntza jaso berri du beste urte batez TOBERAk. Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago. Eskerrik asko!

TOBERA Musika-eskolak Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan musikaren eta euskal dantzen arloan 2021ean egin duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, aipatu kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du beste behin. Enpresa pribatuek bideratzen dizkiguten diru-laguntzek, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalen diru-laguntzekin batera, eta ikasleek ordaintzen dituzten kuotekin batera, TOBERAren diru-iturri nagusiak osatzen dituzte.

TOBERA Musika-eskolak apustu garrantzitsua egiten jarraituko du 2022an ere, tarifa apaletan, musikaren irakaskuntza kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko. Zerbitzu publikoaren izaera errotua duen erakundea da TOBERA. Orkli kooperatiba-elkartearen diru-laguntza bera ere, beste urte batez, TOBERAren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-dimentsioak indartzera etorri da, beraz. Estimatuta dago!