Hasiera

Partaidetza-prozesua: zein balore izan eta sustatu beharko lituzke TOBERAk?

Ematen dituen diru-laguntzen irizpideak zehazteko beharra ikusi du Segurako Udalak, eta hori denon artean egitea proposatu du. Seguran antolatutako 33 talde, elkarte edo eragile identifikatu ditu, hala, Segurako Udalak. Tartean, TOBERAri zuzendu diote gonbidapena aipatu prozesuan parte hartzeko eta postaz eta telefonoz argibideak eman dizkigute. Azaroaren 19an aurrez aurreko lehenengo saioa egin da, eta 27an bigarrena izango da. Hortik aurrera ere, jarraituko du prozesuak. Izan ere, elkarte edo talde bezala, bakoitzari konpromiso batzuk hartzeko eskatuko zaigu laster.

Lehenengo saio horretan definitutako irizpide edo baloreak honakoak izan dira, funtsean:

- Talde-lana

- Herrigintza- lankidetza

- Euskara

-Transmisioa

- Parte-hartzea

- Ingurumena

- Aniztasuna

- Parekidetasuna

- Boluntario-lana

- Euskal Herriko baloreak

- Eman/eskatu oreka

- Integrazioa/inklusioa

- Elkartasuna

- Herrira begirakoak

TOBERA Musika-eskola osatzen dugun guztioi dagokigu balore horien inguruan gogoeta egitea. Hala eskatu zaigu egiteko prozesuaren baitan. Horregatik, aurrera begira honek izan dezakeen eraginagatik, familiek goiko balore-zerrendatik Musika-eskolak zer egin beharko lukeen zehazki proposatzen hastea eskatzen dizuegu, edo zer erantsiko zenuketen musika-eskolak egin dezan, betiere, esan bezala, horrekin, herriaren garapenean ekarpena egiteko asmoz, musikazaletasuna zabaltzeko egiten dugun ahalegin irmoaz gain. Familiek honako posta-helbide elektronikora helaraz ditzakezue zuen iradokizunak: TOBERA@TOBERA.ORG.

Zuek ere TOBERA zarete. Aldez aurretik, eskerrik asko!