Hasiera

TOBERAko ikasleak Idiazabalgo Txistu-alardean, Santa Ageda bezperako koplatan eta sagardotegiko txotx irekieran

Idiazabalen urtarrilaren 27an egin zen Txistu-alardean TOBERAtik joandako partaideetako batentzat, Lorearentzat, aurreneko aldia izan zen Alarde batean, eta gustura asko itzuli zen etxera ikusitakoarekin eta entzundakoarekin. Esperientzia bikaina, berarentzat ezezik, TOBERAtik joandako 4 ikasleentzat eta beren irakaslearentzat.

Horretaz gain, Santa Agedaren bezperako koplatan irten ziren TOBERAko trikitilariak eta txistulariak aurreko igandean Zegaman, eguraldi txarrari muzin eginda. 15 ikasleko taldea ibili zen kalez kale herritarrak laguntzen.

Azkenik, urtarrilaren 19an Zeraingo Otatza sagardotegiaren txotx-denboraldiaren irekiera girotu zuten TOBERAko trikitiko, panderoko eta perkusioko ikasleek, beren irakaslearekin batera. Bejondeiela guztiei!