Hasiera

Txalaparta-ikastaro irekia 16 urtetik gorakoentzat

TOBERA Musika-eskolak Txalaparta-ikastaroa antolatu du.

2 urrats:

HASTAPENAK> 4 saio (ostegunetan): otsailaren 26an eta 27an, eta martxoaren 5ean eta 12an.

SAKONTZEA> 4 saio (ostegunetan): apirilaren 30ean, eta maiatzaren 7an, 21ean eta 28an.

 

 Astean behin ordubeteko saioa. Iluntzeetan; 19:15 inguruan hasita.

 16 urtetik gorako gazteentzat zein helduentzat.

 Musika-ezagutzak izan ala ez. Interesatuak oro har.

 Bi urratsetan eman liteke izena ala bakarrean.

 Urrats bakoitza: 50 €.

 Eskolak Zegaman edo Seguran emango dira, ikasleriaren lehentasunen arabera. Datak eta ordutegia orientagarriak dira, eta, aukeren arabera, moldagarriak.

 

 Matrikula-epea zabalik 2020ko otsailaren 23ra arte.

Matrikulatutako ikasleekin otsailaren 24/25ean harremanetan jarriko gara argibideak emateko eta ordutegia zehazteko. Ordura arte matrikula ez da behin-betikoa izango.

 

Izen-ematea [izen-abizenak, telefono-zenbakia eta egin nahi d(ir)en urratsa(k) jakinarazi] eta informazioa: 

tobera@tobera.org

 

OHARRA: Ikastaroan izena ematen duen lagun-kopuruaren arabera talde bat baino gehiago osa liteke. Aldiz, talderik ez eratzea ere gerta liteke gutxieneko izenemate-kopurura ez iristeagatik.

 

 
What do you want to do ?

New mail

Informazio osagarria: