Hasiera

Ate irekien astea Donostiako Francisco Escudero Musika-kontserbatorio Profesionalean

Francisco Escudero kontserbatoriora sartzeko gogoa baduzu, “Ate irekien astean” hurbil zaitez bertara.
NOIZ: 2018ko martxoaren 12tik 16ra.
Bertako irakaskuntzaren jarduera gertutik ikusteko edota irakasleekin elkarrizketa bat izateko aukera izango duzue. Halaber, Oinarrizko Irakaskuntzei zein Irakaskuntza Profesionalei buruzko informazio-hitzaldietan
parte hartu ahal izango duzue. Jardunaldi hauetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

INFORMAZIO HITZALDIAK:

Oinarrizko Irakaskuntzak (8 urtetik aurrera):
martxoaren 12an,19:00etan.

Irakaskuntza Profesionalak:
martxoaren 15ean,19:00etan.

IZEN-EMATEA: 2018ko otsailaren 19tik martxoaren 2ra.
- E-mailez: oficina@conservatorioescudero.eus
- Telefonoz: 943466488, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00etara.
www.conservatorioescudero.eus

Hemen beheko eranskinetan duzue informazio gehiago. Interesa izanez gero, TOBERAn ere galde dezakezue. Laguntzeko prest gaituzue.

INFO GEHIAGO > Kontsultatu hemen musika-ikasketa profesionalei buruzko informazio zehatza, TOBERA Musika-eskolak prestatutako argibide-orrian:

http://www.tobera.org/drup/sites/default/files/Musika-kontserbatorioez%2...