Urteroko moduan, kalejira, diploma-banaketa, kontzertu, afari-merienda eta abarrekin itxi dugu ikasleekin 24/25 ikasturtea. HEMEN dituzu ikusgai Seguran eta Zegaman ateratako argazkiak (klikatu gainean).
Ikasturte-bukaera ez da jaialdietara mugatzen TOBERAn. Horiez gain, ekainaren 23ko San Joan suaren inguruko dantzaldia egingo dugu Zegaman, Zopa-pertzaren igoerako kalejira Segurako jaietan 25ean, e.a.
Urterokoak ez diren ekintzak ere izango ditugu: esaterako, 26an, dantza-ikuskizuna emango dugu Zegamako plazan, eta 28an Segurako dantzarien topaketan perkusioari buruzko txokoa dinamizatuko dugu.
Eta bestelakoak ere bai: ikasleen ikasketa-emaitzen berri emateko bakarkako bilerak familiekin 23ko astean, bazkideen Batzar Orokorra 18an, e.a.
Ikasturtea, ohiko moduan, goi-goitik TOBERAn!
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko