Hasiera

Pandero-ikastaroa ZEROtik hasita

IKASTURTE BERRIA, ASMO BERRIAK > Panderoa jotzen ikasi nahi al duzu? Miraririk ez da existitzen, baina express ikastaroa jarriko dizu esku-eskura TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak panderoaren oinarrizko ezagutzak jaso ditzazun. Lagunarteko plan bikaina antolatu dizugu ikasturte berriko asmo berriak gauzatzeko moduan egon zaitezen!

•    Landuko ditugun oinarrizko erritmoak: kalejira, fandangoa, arin-arina.
•    16 urtetik gorako gazteentzat zein helduentzat. 
•    Musika-ezagutzak izan ala ez. Interesatuak oro har
•    6 saio, bakoitza ordubetekoa. Datak eta ordutegia:
Egunak > URRIAREN 8, 15, 22, 29 eta AZAROAREN 5, 12 [asteazkena]
Ordua > 19:00 – 20:00
•    Eskolak Mutiloan, Seguran, Zegaman edo Zerainen emango dira, ikasleriaren lehentasunen arabera. 
•    60 € dena barne.
•    Izenemate-epea zabalik 2025eko irailaren 28ra arte.
•    Matrikulatutako ikasleekin irailaren 29ko astean harremanetan jarriko gara argibideak emateko eta emate-tokia zehazteko. Ordura arte matrikula ez da behin-betikoa izango.

Izen-ematea [izen-abizenak eta telefono-zenbakia jakinarazi] eta informazioa:
tobera@tobera.org

Oharra: ikastaroan izena ematen duen lagun-kopuruaren arabera talde bat baino gehiago osa liteke. Aldiz, talderik ez eratzea ere gerta liteke gutxieneko izenemate-kopurura ez iristeagatik.

Abenduan, berriz, panderoan sakontzeko ikastaroa abiatuko dugu, hastapenetako ikastaro honetan ikasitakoari garapena emateko aukera ahalbidetuko dizuna.

Hau bai plana! Zuretzako modukoa!! Zatoz!

Informazio osagarria: