Hasiera

21/22 ikasturte arrakastatsua eta segurua

TOBERA Musika-eskolak abian du 2021/2022 ikasturtea. Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo musika- eta dantza-eskolak 35. ikasturtea du aurtengoa. 2021/2022 ikasturtea inoizko beteen etorri zaio TOBERAri: aspaldi-aspaldiko ikasle-kopuru gehien eta matrikula-kopuru gehien dugu oraintxe. Ikasturte segurua izango da aurtengoa ere; COVID-19aren aurrean ikasleen eta langileen osasuna zaintzeko kontingentzia-plan zehatza dugu egina.

Koronabirusaren aurrean TOBERAn zer-nola jardungo dugun azaltzen duen protokolo zehatza definituta dugu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza arauturako berriki emandako irizpide orokorrak kontuan hartuta diseinatu dugu kontingentzia-plana: helburuak, babes-neurriak, ikasgelen antolaketa, erabakiak eta informazioa, jarraibide-sorta... Familia guztien esku jarri genuen plana ikasturtea hasi aurretik. Albiste honen behealdean dago ikusgai.