Hasiera

Elkartruke-kontzertua Asparreneko Udal Musika-eskolako ikasleekin batera

Datorren astelehenean, apirilaren 16an, aurtengo Elkartrukearen lehenengo saioa izango dugu, Zegaman. Asparreneko Udal Musika-eskola izango dugu bisitari egun horretan, arratsaldeko 18:30ean eskolako gimnasioan hasiko den kontzertuan. Asparrena Arabako Aguraingo Eskualdeko udalerria da; 10 herrik osatzen dute, eta Araia du udalburu.

Hemen behean duzue kontzertuaren egitaraua. Bukaeran, merienda izango da partaideentzat.

Bertaratzea errazagoa izan dadin ikasleentzat, Zegamatik kanpoko ikasleentzat doako autobus-zerbitzua jarriko du TOBERAk. 17:50ean irtengo da autobusa Segurako plazatik. Ainhoa irakaslea joango da autobusean ikasleekin. Itzulera ere irakaslearekin egingo dute, autobusez, 20:45ean.

TOBERAko ikasleak maiatzaren 29an joango dira kontzertua ematera Araiara.

Era berean, igandean, apirilaren 15ean, 11:30-14:00 bitarte, Dantzari Txiki Eguna egingo dugu Zegaman, 135 dantzari eta musikarirekin.