Hasiera

Santa Zezilia: kantu, dantza eta jo!

Musikarien zaindari Santa Zeziliaren eguna ez du aurten jai hartuko TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Japoniarrek bezala (diotenez) ospatuko dugu: lanean. Lan gustagarria izango da, ordea, egun horretakoa. Izan ere, arratsaldean, eskolak bertan behera utzi, eta behar bezala goratuko dugu musikarekin lotutako santua. Hain zuzen ere, trikitiko, panderoko eta perkusioko ikasleek Zegamako plazan hasitako kalejira batekin ekingo diogu eguna girotzeari, eta, gero, arratsaldeko 18:30ean hasita, kontzertua eskainiko dute eskolako ikasleek Zegamako eskolako gimnasioan.

Hemen behean duzue eguneko egitaraua. Zegamako, Segurako eta Mutiloako ikasleek elkartuta, abesti ezagun askoak abestu eta joko dituzte jendarrean. Ed Sheeran, Oskorri, Ken7 edo Zea Mays bezalakoak izango dira tartean, euskal tradizioko doinuak eta dantzak ere bai, eta baita Beethovenen konposizio klasikoak ere. Helburuak bi dira: batetik, ikasleak publikoaren aurrean jotzen, abesten eta dantza egiten trebatzea; eta, bestetik, noal ikasleek hala publikoak, musika-emanaldi atseginaz gozatzea. Baietz asmoak bete!