Hasiera

Ikusi apirilaren 16an Asparreneko Udal Musika-eskolako ikasleekin egindako Elkartrukeko argazkiak!

Musikaz betetako astelehena izan zuten Asparreneko Udal Musika-eskolako ikasleek eta TOBERAkoek. Elkartrukearen barruan, apirilaren 16an Zegamako gimnasioan egindako kontzertua izan zen aurrenekoa, eta maiatzaren 29an izango da bigarrena. Bigarren emanaldi hori Araian izango da, eta, kasu horretan ere, elkarrekin joko dute bi musika-eskoletako ikasleek.

Apirilaren 16ko saiora jende ugari bertaratu zen. TOBERA Musika-eskolako ikasleek bi pieza eskaini zituzten: dantzariek eta trikitilariek fandangoa eta arin-arina dantzatu eta jo zituzten, hasteko. Erromeria-ukitua jarri zioten arratsaldeari, hala. Gero, Orkatz Abesbatzak eta TOBERAko txistulariek Pablo Sorozabalen 'Gernika' hileta-martxa abestu eta jo zuten, solemnitatez. Jarraian, Asparreneko lagunen txanda izan zen: bakarlariak, bikoteak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak izan ziren nagusi.

Zegamako kontzertua eta gero, mahaiaren bueltan jarri ziren bateko eta besteko ikasleak, afari-merienda egitera. 100 lagun elkartu ziren guztira.

Hemen ikus ditzakezue eguneko zenbait argazki: https://photos.app.goo.gl/oQIm9e5duUxLMGHw1