Hasiera

Ikasi betiko euskal dantzak TOBERA MUSIKA-ESKOLAren eskutik

Dantza tradizionalak ikasiko dira (hasierako mailatik): fandangoa, arin-arina eta beste (partaideen aurreratze-erritmoaren eta gustuen arabera).

13 saio martxoa eta ekaina bitartean (4 hilabete). Saio informalak izango dira; herritarrek herritarrei eskainitakoak. TOBERAko zenbait dantza-ikasle eta irakaslea izango dira gidari, eta bakoitzaren premietara moldatuta.

Larunbatetan eguerdiko 12etatik aurrera.

Ordubeteko saioak.

18 urtetik gorako gazteentzat zein helduentzat.

Dantza-ezagutza oinarrizkoak izan ala ez.

Interesatuak oro har.

Hilean 15 € bakarrik.

Eskolak Zegaman emango dira.

Izenemate-epea zabalik 2015eko otsailaren 22ra arte. Izena ematen duten herritarrekin otsailaren 23ko astean harremanetan jarriko gara konfirmatzeko.

Izen-ematea (izen-abizenak eta telefono-zenbakia eman) eta argibideak: TOBERA Musika-eskola Elizalde, 1 (Aitxuri) 20215 Zegama / Kultura-etxe berria 20214 Segura // 943 801570 (astelehen eta astearte iluntzeetan) / 676 824002 / tobera@tobera.org // Baita Eskolako irakasleen edo batzordekideen bitartez ere.