Hasiera

kudeaketa

Musika eta dantza espezialitateetako irakasleen lan-poltsak

Musika-ikastegietan sortzen diren langile-beharrak asetzen laguntzeko ekimena abiatu zen bere garaian, eta, oraintsu, fruitua ematen hasi da ekimen hura. Hain zuzen ere, dantzako eta musikako irakasle-hautagaiekin lan-poltsa partekatua eratzeari ekin diogu hainbat musika-eskolak lankidetzan. Tartean da TOBERA Musika-eskola bera ere. Aldian aldian, profesionalik egokienak hartzeko bitarteko paregabea izango da aipatu lan-poltsa.

ORKLI Kooperatiba-elkartea TOBERAri bultzada ematen. Mila esker!

Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du beste behin.

Euskararen Nazioarteko Eguna, egunero

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna bada ere, TOBERA Musika-eskolan egunero egiten dugu ahalegina euskaraz bizitzeko eta euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzeko. Euskaraz (ia osorik) da gure egunerokotasuna eskolan, euskaraz dira bilerak, euskaraz hartzen ditugu aktak, euskaraz ematen eta hartzen ditugu eskolak, euskaraz zuzentzen gatzaizkie instituzioei eta eragileei, euskaraz hitz egiten dugu... Ia gehienetan...

Emakumezkoenganako indarkeriari, ozen: ez!

Azaroaren 25eko Segurako elkarretaratzean partaide izango da TOBERA Musika-eskola, emakumeenganako indarkeriaren kontra duen jarrera berresteko.

Indarkeria oro gaitzesten dugu, eta musikak batzen jarrai gaitzan tinko lan egiten jarraituko dugu.

2015/2016 ikasturtea, hastear

Ate-joka dator musika-ikasturte berria, eta laster ekingo diote 2015/2016 ikasturteari Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako herritarrek. Eskolaren 29. promozioa izango da. 2014/2015 ikasturteko izenemateek azkeneko urteetako markak hautsi bazituzten, are eta arrakastatsuago dator hurrengo kurtsoa. Herritar ugari dabil erakartzen musikaren kulturara Tobera, eta musikazaletasuna ederki zabaltzen dihardu. Haur eta gazteez gain, helduak ere badabiltza eskolan, eta instrumentuen aukera oso handia da.

Haurren eta gazteen abesbatza osatuko du TOBERAk Seguran datorren ikasturtean

Gazteen abesbatza berri batean hasi nahi baduzu, horretarakoxe aukera izango duzu irailetik aurrera TOBERA Musika-eskolari esker. Izenemate-epea ireki du TOBERAk datorren ikasturterako ikasle guztientzat, eta badira tartean berrikuntzak. Adibidez, Seguran, abesbatza ikasteko modua integratu du eskaintzan TOBERAk.

AMPO kooperatiba TOBERAri bultzada ematen. Mila esker!

Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten aurrenekoz. Izan ere, musika-eskola erronka berritan murgilduta dabil azkenaldian (grabazio-estudiotara eramaten ikasleak, eskualdetik kanpora jaialdiak eskaintzen, e.a.), eta horiei tinko heltzeko apustua bultzatu nahi izan du horrela kooperatibak.

Denok Korrikara!

Seguran martxoaren 22an jaialdia egingo da Korrika datorrela girotzeko, eta hantxe izango dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak, musika jarriz, ekarpena egiten (18:30, plazan jarritako karpan). Egun horretarako prestatutako kanten artean, aurtengo Korrikaren kanta ofizialaren moldaketa dago, txistuko eta gitarrako ikasleen eskutik. Ikus egitarua osorik beheko estekan.

Musika-ikasketa profesionalak egiteko aukeraren berri izan

Francisco Escudero MKPko ate irekien astea:

Martxoaren 23tik 27ra Donostiako Kontserbatorioan egingo den ate irekien jardunaldien informazioa duzue atxikian. Ikasleentzat interesgarria izan liteke asteazkenean, 25, 18,00etan emango duten Musika-irakaskuntza profesionalei buruzko informazio-hitzaldia. Ezer argitu nahi duenak, eskura du TOBERA bera nahiz  Francisco Escudero Kontserbatorioa: jefedeestudios@conservatorioescudero.org

18 urte eta gero, Estatutuak berritu ditu Musika-eskolak

28. ikasturtea du aurtengoa Tobera Musika-eskolak. Funtzionamendu-araudia berritzeaz gain, Batzar Orokorrak aurreko kurtsoaren balorazioa eta aurtengoaren kudeaketa-plangintza aho batez onartu ditu.

Orriak

RSS - kudeaketa-rako harpidetza egin