Hasiera

kudeaketa

Jakin nahi al duzu zein proiektutan dabilen oraingoan murgilduta TOBERAko irakasle Xabi?

Xabi Arakama musikari polifazetikoa da. Musika-tresna tradizionalei fidel beti (trikitia, panderoa, txalaparta...), baina musika-estilo ugari jorratzen aldi berean (ska, berbena-musika, jazza...). Aste Santuan bigarrengoz itzuliko da Madrilgo Café Centralera, astebetez, gauero, Joshua Edelmanen taldearekin jotzera. Bere ibilbide luzean, urrats bat gehiago. Gogotik ari omen da ikasten gainera. Gero, TOBERAko ikasleei erakusteko.

Musika non, TOBERA han! Tolosan gaude!! ;-)

Inauteri-egunetan musika inon badago, leku hori Tolosa da. Txaranga-musika alai, bizi, dantzagarri eta zirikatzailearen erreinu izango da herria; musikak hartuko ditu hango kaleak eta bazterrak. Baita jendearen bihotzak ere.
Horregatik, otsailaren 16 eta 17 gorriz jarrita ditugu TOBERA Musika-eskolaren egutegian. Jai-egunak izango dira gurean.

ORKLI Kooperatiba-elkartea TOBERAri bultzada ematen. Mila esker!

Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du beste behin.

Laster izango duzue erabilgarri musika-eskolaren webgune berriko edukia

Zeharo aldatutako webgunea izango du laster TOBERA Musika-eskolak. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako musika-hezkuntzaren inguruko albisteak, batera, bertatik bertara, argi eta erakargarri, sarean izango ditu hala nahi duen orok. Zuengandik klik bakarrera egoten jarraitu nahi dugulako.

Orriak

RSS - kudeaketa-rako harpidetza egin