Hasiera

kudeaketa

Matrikulazioa 2020/2021: eman izena TOBERAn irailetik aurrera musikan eta dantzan murgiltzeko!

2020/2021 ikasturtean TOBERA Musika- eta Dantza-eskolan musika ikasten, dantzan egiten, instrumentu bat jotzen, abesten, musika-taldeetan gozatzen... aritu nahi baduzu, aurten inoiz baino errazagoa da.

Koronabirusa dela eta, bertan behera geratuko dira eskolak eta zenbait ekintza TOBERA Musika-eskolan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aurrez aurreko eskola-jarduera aldi batez etetea erabaki da. TOBERA Musika-eskola ez dago hor esandakoei derrigor lotuta, eta Jaurlaritzaren esana gomendioa baino ez da guretzat, izan ere, musika-eskola bakoitzarena da jarduteko erabakia. Dena den, TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordeko kideek erabaki dute prozedura hori bera erabiltzea gurean ere.

Musika-kontserbatorio bat gertutik ezagutu nahi al duzu?

  • Francisco Escudero kontserbatoriora sartzeko gogoa baduzu, “Ate irekien astean” hurbil zaitez hara.
  • NOIZ: 2020ko martxoaren 23tik 27ra.
    IZEN-EMATEA: 2020ko martxoaren 3tik 17ra. Nola eman izena? hara hemen aukerako bi bideak:
  • - Bulegoan, bertara joaten edo telefonoz deitzen honako ordutegi honetan: Astelehenetik ostegunera: 9,00-13,00 eta 15,00-16,30; ostiraletan 09,00-14,00 bitarte.

- E-mailez: oficina@conservatorioescudero.eus

Ate Irekien Jardunaldiak Musikenen

Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Kontserbatorioa da. Donostian dago fakultatea, eta musika-ikasketa profesionalak egin nahi dituztenei bideratua da. 2020. urteko otsailean eta martxoan zehar Musikenen irakasten diren espezialitateen inguruko ate irekien jardunaldiak egingo dira.

Diru-laguntza pribatuek ere sostengatzen dute TOBERAren proiektua. Eskerrik asko, Orkli!

orkli kooperatibaren logotipoaGoierriko zenbait enpresaren diru-laguntza guztiz lagungarria da Seguran, Zegaman, Zerainen eta Mutiloan musikako eta euskal dantzatako eskolak eman ahal izateko. Diru-laguntza horiek, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalen diru-laguntzekin batera, eta ikasleek ordaintzen dituzten kuotekin batera, TOBERAren diru-iturri nagusiak osatzen dituzte.

2 sarietako 1 eskuratu du TOBERAk Segurako argazki-lehiaketan

'Segurarra naiz eta harro nago' izan da 2019ko argazki-lehiaketaren gaia aurten Seguran. Hamabigarren aldia izan da Segurako Udalak argazki-lehiaketa deitu duena herritarren eta herriko elkarteen artean. TOBERA Musika-eskolak aurreneko aldiz hartu du parte bertan. 2019ko abenduaren 13an egin zen sari-banaketa, eta musika-eskolak aurkeztutako argazkietako batek saria eskuratu zuen.

Herri txikiak dinamizatzeko TOBERAren proiektu bat aukeratu du Eusko Jaurlaritzak EAEko 2019ko onenen artean

TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak aurtengo martxoan eta apirilean zehar egindako Musikaren Hamabostaldiak 15etik gora ekintza barnebildu zituen bere programazioan. Arrakastatsuak izan ziren horietako gehien-gehienak, zalantzarik gabe. Bertaratutako publiko-kopuruari eta ikasleek erakutsitako mailari erreparatu besterik ez dago horretaz ohartzeko. Izan zen ekintza berritzailerik ere tartean.

Aurkezpen-bilerak familientzat

Musika-hizkuntzako ikasleen familiekin aurkezpen-bilerak egingo ditu TOBERA Musika-eskolakurriaren 16an, arratsaldeko 17:30ean, Zegamako Aitxuri Herri-eskolako musika-hizkuntzako gelan (104. gelan) eta biharamunean, urriaren 17an, arratsaldeko 17:30ean, Segurako kultura-etxeko areto nagusian. Zegaman eskolak hartzen dituzten ikasleen familientzat eta Zerainen nahiz Seguran hartzen dituztenentzat izango dira bilera hauek, hurrenez hurren, nahiz eta, hobeto baletorkio norbaiti, bereaz besteko herriko bilerara joateko aukera baduen. Halaber, ikasleen familiarteko izan gabe ere, informazioa jaso nahiko balu norbaitek, irekita izango ditu ateak bertaratu eta behar besteko azalpenak jasotzeko.

Musika-hizkuntzako eskoletan lantzen dena, nola transmititzen diren kontzeptuak, helburuak, eguneroko funtzionamendua eta prozedurak, e.a. ezagutu nahi dituen edozein herritarrek du joateko aukera, beraz.

Orriak

RSS - kudeaketa-rako harpidetza egin