Hasiera

orokorra

Pandero-ikastaroa ZEROtik hasita

IKASTURTE BERRIA, ASMO BERRIAK > Panderoa jotzen ikasi nahi al duzu? Miraririk ez da existitzen, baina express ikastaroa jarriko dizu esku-eskura TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak panderoaren oinarrizko ezagutzak jaso ditzazun. Lagunarteko plan bikaina antolatu dizugu ikasturte berriko asmo berriak gauzatzeko moduan egon zaitezen!

Ikasturte-bukaerako jaialdiak giro ederrean!

Urteroko moduan, kalejira, diploma-banaketa, kontzertu, afari-merienda eta abarrekin itxi dugu ikasleekin 24/25 ikasturtea. HEMEN dituzu ikusgai Seguran eta Zegaman ateratako argazkiak (klikatu gainean).

Ikasturte-bukaera ez da jaialdietara mugatzen TOBERAn. Horiez gain, ekainaren 23ko San Joan suaren inguruko dantzaldia egingo dugu Zegaman, Zopa-pertzaren igoerako kalejira Segurako jaietan 25ean, e.a.

Euskaraldian eragile aktibo izatera goaz.

  • Aurtengo maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren 4. edizioa egingo da.

Orkli: puntakoa baita elkartasunean ere!

Orkli berokuntza-produktuekin lotu izan dugu tradizionalki.

Santa Zezilia musikarioi zorionak ematera datorkigu

TOBERAko hezkuntza-komunitateak azaroaren 18an ospatuko du musikarion zaindariaren eguna, Seguran kalejira eginda eta Botikaxaharrean kontzertua jota.

AMPO, lankide

Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak 4 herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten ere, 2015ean hasi zenetik. Izan ere, musika-eskola erronka berritan murgildu zalea da eta horiei tinko heltzeko apustua bultzatu nahi izan du horrela kooperatibak.

Ikasturteari agur musikaz

Ikasturte-bukaerako jaialdiak egingo ditu ekainean TOBERAk, baina ez dira ekaineko ekintza bakarrak izango.

Aurtengo jaialdiak ekainaren 18an Zegamako plazan eta 19an Segurakoan izango dira, 18:30ean hasita. Euria eginez gero, Zegamako patio estalian eta Segurako Botikaxaharrean izango dira. Kalejirak, kontzertua, maila gainditu duten ikasleei Diploma-banaketa, afari-merienda eta beste osagai asko izango dituzte emanaldiek. Zegama eta Segura arteko doako autobus-zerbitzua ere izango dute ikasleek egun horietan, ohiko moduan.

Instrumentuak bertatik bertara ezagutarazteko saioak egiten ari gara

Garrantzitsua da musikako ikasleek ongi ezagutzea TOBERAn eskaintzen ditugun musika-tresnak. Ezagutza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago eta hobeto apreziatuko dituzte tresna bakoitzaren ezaugarriak. Ezagutza hori bereziki garrantzitsua da hurrengo ikasturterako musika-instrumentua aukeratzea dagokien ikasleek izatea. Izan ere, maiatzaren 19a baino lehenago, TOBERAn 24/25 ikasturterako izen-ematea egin beharko dute ikasleek, eta zer ikasi hautatu beharko dute hor.

Ikastaro irekia TOBERAren eskutik zuretzat: Perkusio afro-brasildarra

TOBERA Musika-eskolak PERKUSIO AFRO-BRASILDAR tailer irekia antolatu du 16 urtetik gorakoentzat maiatzeko 3 ostiral arratsaldetarako eta ekaineko lehenengo ostiralerako (4 saio, bakoitza 2 ordukoa). Egunen batekin inork eragozpena izanez gero, taldean hala adostuz gero, ekainaren 21era atzeratu ahalko litzateke saio hori. Musika-ezagutzarik ez da behar. Izenemate-epea zabalik 2024ko apirilaren 28ra arte. 75 € dena barne.

[Albiste honi atxikita duzu informazio guztia]

24/25 ikasturterako matrikulazio-kanpainak badu logoa!

Onintza Arakama ikasle ohiak egin du diseinua. Hain zuzen ere, TOBERA Musika-eskolak bere aurtengo matrikulazio-kanpainarako lelo eta irudi lehiaketa deitu zuen urtarrilean. Jasotako proposamen ugarien artean albiste honekin batera ikus dezakezuen lana izan da hautatua. Onintzak smartphone bat irabazi du. Zorionak! Toberak 24/25 ikasturterako izen-emateko euskarrietan erabiliko du saridunak egindako irudia. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei!

Orriak

RSS - orokorra-rako harpidetza egin