Hasiera

Blogak

Dantzari Txiki Eguneko argazkiak ikusgai

Handia izan da 2019tik egin gabe geneukan Dantzari Txiki Eguna berreskuratzea! Ez da nolanahi joan gainera; eguraldi-giroa lagun, lagun-giroa aparta izan da. Eta dantzarien eta musikarien sasoia itzela!

Badator, hemen da: Musikaren Hamabostaldia!

Martxoan 'Musikaren Hamabostaldia' ospatuko dugu TOBERAko ikasle guztiek, hainbat ekintzarekin. Atxikian duzue egitaraua.

Azkeneko urteotan gero eta jarduera gehiagorekin joan gara egitaraua osatzen, harik eta 2020rako prestatutako programazioa bertan behera utziarazi zigun pandemiak.

ORKLIk TOBERAren lana babestu du: elkarrekin urrunago

Orkli kooperatiba-elkarteak ongi daki zer den auzolana, enpresa-munduan 'erantzukizun sozial korporatiboa' esaten zaion hori. Erantzukizun Sozial Korporatiboa (GEK) enpresak zuzentzeko modu bat da, haien jarduerak bezeroengan, enplegatuengan, bazkideengan, akziodunengan, tokiko komunitateetan, ingurumenean eta, oro har, gizartean sortzen dituen inpaktuen kudeaketan oinarritzen dena.

Txalaparta-ikastaroa haur eta gazteentzat

Aspaldi da TOBERA musika-tresna desberdinen gaineko ikastaro laburrak antolatzen hasi zela. Horietako gehien-gehienak helduei zuzendutakoak izan dira orain arte. Hain zuzen ere, 16 urtetik gorako herritarrei bieratutakoak izan dira orokorrean. Aurten, ordea, herritarren eskaerei jarraikiz, 16 urtetik beherakoei ere musika-tresna bat jotzen trebatzeko aukera emango diegu.

Eguberriotako familia-ospakizunetarako erronka

Eguberrietan gure inguru hurbilean abestu izan diren, baina gaur egun ohikoak ez diren gabon-kanten bila gabiltza. Zuen etxean, familian, auzoan, aiton-amonei entzunda… abestu izan diren eguberri-abestiak grabatu eta bidal iezazkiguzue TOBERA Musika-eskolara! Abesti horiek betiko gal ez daitezen laguntzeaz gain, oparitxo bat jasoko duzu trukean.

 

Jaso nahi ditugun abestiek ezaugarri hauek bete behar dituzte:

TOBERAko ikasleek musika kalera atera dute Santa Zeziliaren omenez. Ikusi argazki-galeria!

Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna asteartean izan arren, egunaren biharamunean goretsi du zaindaria Tobera Musika- eta Dantza-eskolak. Asteazkenean, 23, kalejiratxoa eta kontzertua eskaini dituzte TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo ikasleek. Kalejira Segurako plazatik irten da 18:20an, eta kontzertu-aretorainoko bide laburra egin dute trikitilari, pandero-jotzaile eta perkusio-jotzaileek. 18:30ean kontzertua hasi da Botikaxahar aretoan.

TOBERAren lana lagundu du diruz AMPOk

 

TOBERA familiek eratutako kultura-elkartea da. Helburu soziala du, Aizkorpe bailarako herritarrei musika eta dantza irakasteko eta kultura-jarduerak egiteko bokazioa baitu. Horretaz jakitun, AMPO kooperatibak bat egin du beste behin gurekin, eta gure lana diruz laguntzeko erabakia hartu berri du.

Ikusi ikasturte-bukaerako kontzertuetako argazkiak!

Seguran eta Zegaman gure ikasleek eman zituzten jaialdien argazkiak ikusi eta zeure ordenagailura deskargatu nahi badituzu, hemen duzu albuma: https://photos.app.goo.gl/T7Zar2pKCaKBzEVq6

Pare bat bideo ere topatuko dituzu bertan. Bizitakoaren oroigarri izan dakizula! Musikariak eta publikoa dira beharrezko beti. Eskerrik asko gurekin parte hartzeagatik eta musika lau haizeetara zabaltzeagatik!

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin