Hasiera

Blogak

TOBERA Arigune izango da aurtengo Euskaraldian

Arigune modura eman du izena TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak aurtengo Euskaraldian. Orain, zabalik dagoenez herritarrek izena emateko epea, familiak, langileak eta ikasleak Belarriprest eta Ahobizi izatera gonbidatzen zaituztegu. Guztion indarrarekin, duela bi urte bezala, euskaraz areago bizitzeko aukera izango dugu hamabost egunez, azaroaren 20tik aurrera.

2020/2021 ikasturtea, prest!

Eskerrik asko 2020/2021 ikasturtean TOBERAn izena eman duzuen guztioi. Ikasle berriak izango zaituztegunei, ongi etorri! Zailtasunak zailtasun, aurreko ikasturtean izandako izenemate-kopurua berdindu dugu, eta hori ongi egindako lanaren emaitza da. Izan ere, nahiz eta ikasturte-amaiera gogorra izan dugun, majo saiatu da TOBERAko lantaldea bere zeregina txukun eta profesionaltasunez egiten, eta hori ederki asko apreziatu eta baloratu dute herritarrek, ikasleek eta familiek.

Ikasturte-bukaera birtualki, baina goi-goitik bukatu dugu!

100dik gora ikasleren partaidetzarekin osatutako 27 aktuaziok osatu dute TOBERA Musika-eskolako aurtengo ikasturte-bukaerako kontzertu birtuala. Sare sozialetan zabaldu eta 5.000 ikustalditik gora izan ondoren, TOBERA Musika-eskolaren honako plataforma digitaletara kargatu ditugu bideo guztiak zuek ere ikusi eta bertatik zuen ordenagailu eta gailuetara deskargatu ahal izateko (3 plataformetara igotako ikus-entzunezkoak berdinak dira. Goierri Telebistak saioa emitituko du laster lan guztiekin):

Matrikulazioa 2020/2021: eman izena TOBERAn irailetik aurrera musikan eta dantzan murgiltzeko!

2020/2021 ikasturtean TOBERA Musika- eta Dantza-eskolan musika ikasten, dantzan egiten, instrumentu bat jotzen, abesten, musika-taldeetan gozatzen... aritu nahi baduzu, aurten inoiz baino errazagoa da.

TOBERA Musika-eskolak martxan jarraitzen du!

Koronabirusaren krisiak eztanda egin eta berehala, duela bi aste, Musikaren Hamabostaldiko ekintza gehienak bertan behera utzi behar izanaren erabakiaren berri eman zuen Musika-eskolak. Orduan, prudentziaz, eta aukeraren bat egon zitekeelakoan ekintzaren bat 'salbatu' eta aurrera ateratzeko (aukera oso txikia izan arren), 'ate' bat irekita uztea pentsatu genuen (eta ez ekintza guztiak batera suspenditu).

Koronabirusa dela eta, bertan behera geratuko dira eskolak eta zenbait ekintza TOBERA Musika-eskolan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aurrez aurreko eskola-jarduera aldi batez etetea erabaki da. TOBERA Musika-eskola ez dago hor esandakoei derrigor lotuta, eta Jaurlaritzaren esana gomendioa baino ez da guretzat, izan ere, musika-eskola bakoitzarena da jarduteko erabakia. Dena den, TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordeko kideek erabaki dute prozedura hori bera erabiltzea gurean ere.

Musika-kontserbatorio bat gertutik ezagutu nahi al duzu?

  • Francisco Escudero kontserbatoriora sartzeko gogoa baduzu, “Ate irekien astean” hurbil zaitez hara.
  • NOIZ: 2020ko martxoaren 23tik 27ra.
    IZEN-EMATEA: 2020ko martxoaren 3tik 17ra. Nola eman izena? hara hemen aukerako bi bideak:
  • - Bulegoan, bertara joaten edo telefonoz deitzen honako ordutegi honetan: Astelehenetik ostegunera: 9,00-13,00 eta 15,00-16,30; ostiraletan 09,00-14,00 bitarte.

- E-mailez: oficina@conservatorioescudero.eus

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin