Hasiera

Blogak

Partaidetza-prozesua: zein balore izan eta sustatu beharko lituzke TOBERAk?

Ematen dituen diru-laguntzen irizpideak zehazteko beharra ikusi du Segurako Udalak, eta hori denon artean egitea proposatu du. Seguran antolatutako 33 talde, elkarte edo eragile identifikatu ditu, hala, Segurako Udalak. Tartean, TOBERAri zuzendu diote gonbidapena aipatu prozesuan parte hartzeko eta postaz eta telefonoz argibideak eman dizkigute. Azaroaren 19an aurrez aurreko lehenengo saioa egin da, eta 27an bigarrena izango da. Hortik aurrera ere, jarraituko du prozesuak. Izan ere, elkarte edo talde bezala, bakoitzari konpromiso batzuk hartzeko eskatuko zaigu laster.

Santa Zeziliari gorazarre euskal abestiekin

Gertu da musikarion zaindariaren eguna. Azaroaren 22 egun seinalatua izan ohi da TOBERA Musika-eskolan.

- - - - - - - -

Musikaz, agur

Ekainaren 21ean musikaren nazioarteko eguna da. Horren aurreko astean, ordea, Aizkorpe bailarako musika-eskolako kideek ekintza-sorta antolatu dute kalean musikaz gozatzeko eta gozarazteko.

Dantzari Txiki Eguna: gehiagorako gogoz

Zegamako Dantzari Txiki eguna berreskuratu da from GITB on Vimeo.

Igandean lehenengo Dantzari txiki eguna ospatu zuen Tobera Musika-eskolak Zegaman.

Maiatzaren 11n, Dantzari Txiki eguna Zegaman

TOBERA Musika-eskolak antolatuta, Dantzari Txiki eguna egingo da Zegaman igande honetan, MAIATZAREN 11n, goizeko 11:30ean hasita.
Parte-hartzaileak Urretxuko Lurra Dantza-taldea, Beasaingo Aurtzaka Dantza-taldea eta Tobera Musika-eskola izango dira.

___________________________________________________

Ikasleen lana, jendaurrera

Bideo honetan, laburpentxo bat ikus dezakezu:

Laster izango duzue erabilgarri musika-eskolaren webgune berriko edukia

Zeharo aldatutako webgunea izango du laster TOBERA Musika-eskolak. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako musika-hezkuntzaren inguruko albisteak, batera, bertatik bertara, argi eta erakargarri, sarean izango ditu hala nahi duen orok. Zuengandik klik bakarrera egoten jarraitu nahi dugulako.

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin