Hasiera

Blogak

Musika non, TOBERA han! Tolosan gaude!! ;-)

Inauteri-egunetan musika inon badago, leku hori Tolosa da. Txaranga-musika alai, bizi, dantzagarri eta zirikatzailearen erreinu izango da herria; musikak hartuko ditu hango kaleak eta bazterrak. Baita jendearen bihotzak ere.
Horregatik, otsailaren 16 eta 17 gorriz jarrita ditugu TOBERA Musika-eskolaren egutegian. Jai-egunak izango dira gurean.

Ikasi betiko euskal dantzak TOBERA MUSIKA-ESKOLAren eskutik

Dantza tradizionalak ikasiko dira (hasierako mailatik): fandangoa, arin-arina eta beste (partaideen aurreratze-erritmoaren eta gustuen arabera).

13 saio martxoa eta ekaina bitartean (4 hilabete). Saio informalak izango dira; herritarrek herritarrei eskainitakoak. TOBERAko zenbait dantza-ikasle eta irakaslea izango dira gidari, eta bakoitzaren premietara moldatuta.

Larunbatetan eguerdiko 12etatik aurrera.

Ordubeteko saioak.

18 urtetik gorako gazteentzat zein helduentzat.

Dantza-ezagutza oinarrizkoak izan ala ez.

Interesatuak oro har.

TOBERAko ikasleak Andoaingo 10. piano-jaialdira bidean

10 edizio beteko ditu aurten Andoaingo piano-jaialdiak. Antolatu zen aurreneko ediziotik bertatik, partaideen artean izan dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak, eta, maiz, emaitza bikainak eskuratuta itzuli dira handik. Aurten, 2015eko otsailaren 27 eta 28an eta martxoaren 1ean zehar izango dira jaialdiko entzunaldiak eta sariak banatzeko ekitaldiak. Horren guztiaren osagarri, gainera, Andoaingo Bastero Kulturgunean bertan, kontzertuak izango dira (pianoaz gain, baita bestelako musika-tresnekin ere), asteburu betea eskaintzeko hala nahi duen edonori musikaren inguruan.

ORKLI Kooperatiba-elkartea TOBERAri bultzada ematen. Mila esker!

Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du beste behin.

Emanaldi berezi-berezia Donostian

EspresART en otra dimensión izeneko gunea atondu zuten Zurriolako pasealekuan abenduaren 13an, larunbata, 450 metro koadroko karpapean. Arteari eskainita egon zen, eta, tartean, musikak ere protagonismo berezia hartu zuen, TOBERA Musika-eskolako ikasleen eskutik. Hain zuzen ere, musikaren ardura oso-osorik TOBERArena izan zen ekitaldian, eta kartoizko kaxekin atondutako agertokian, 2 saio eman zituen musika-eskolak. 4 bloketan banatutako kontzertua izan zen: lehenengoan, euskal dantzak izan ziren nagusi, eta soka-dantzaren eta Agurraren inguruko azalpen didaktikoak eskini ziren.

TOBERA Musika-eskola ere, emakumeenganako indarkeriaren kontra

Azaroaren 25eko Segurako elkarretaratzean partaide izan zen TOBERA Musika-eskola, emakumeenganako indarkeriaren kontra duen jarrera berresteko.

Indarkeria oro gaitzesten dugu, eta musikak batzen jarrai gaitzan tinko lan egiten jarraituko dugu.

ARGAZKIA: Goierriko Hitza  [http://goierri.hitza.eus/]

TOBERAn, erabiltzaileak erabakitzaile dira

Azaroaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordean ordezkari diren familiak hautatzeko Hauteskundeak egingo dira. Zegamako hiru guraso/tutore edo adin nagusiko ikasle hautatu behar dira, eta beste bi Seguratik, Zeraindik, Mutiloatik eta gainerako herrietatik. Horiek, gainerako familia-ordezkariekin, udal zinegotziekin eta eskolako zuzendariarekin batera, musika-eskolako erabaki-organo horretako kide izatera pasatuko dira.

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin