Hasiera

Blogak

Altsasuko Musika- eta Dantza-eskola ezagutzera goaz

Urte asko dira TOBERA Musika-eskolak Elkartruke-zikloa hasi zuenetik inguruko musika-eskolak ezagutzeko eta beraiekiko harremana estutzeko. Musika-eskola bana ezagutu izan du urtero denbora-tarte honetan, eta, eskolaren 25. urteurrenean, aparteko izaeraz, Goierriko musika-eskolen arteko lehenengo topaketa egin zuen gainera.

Denok Korrikara!

Seguran martxoaren 22an jaialdia egingo da Korrika datorrela girotzeko, eta hantxe izango dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak, musika jarriz, ekarpena egiten (18:30, plazan jarritako karpan). Egun horretarako prestatutako kanten artean, aurtengo Korrikaren kanta ofizialaren moldaketa dago, txistuko eta gitarrako ikasleen eskutik. Ikus egitarua osorik beheko estekan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Parekidetasuna lortze-bidean ekarpena egingo dute Segurako herritarrek igandean, martxoaren 8an bertan, Segurako Udalak deituta. Aldarrikatze-ekintza izango da oraingoan. Elkarretaratzea egingo dute eguerdian, plazan, emakumea gutxiesten duten praktikak alboratzeko bisibilizazio-ekimen modura. Eta, osagaien artean, hantxe izango dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak ere, musikaz mezu bera helarazten. Eta, gainera, adibide praktikoa plazaratuta: emakumezko ikasleen lana da, batez ere, erakutsiko duena musika-eskolak. Ikus egitaraua behealdean.

Musika-ikasketa profesionalak egiteko aukeraren berri izan

Francisco Escudero MKPko ate irekien astea:

Martxoaren 23tik 27ra Donostiako Kontserbatorioan egingo den ate irekien jardunaldien informazioa duzue atxikian. Ikasleentzat interesgarria izan liteke asteazkenean, 25, 18,00etan emango duten Musika-irakaskuntza profesionalei buruzko informazio-hitzaldia. Ezer argitu nahi duenak, eskura du TOBERA bera nahiz  Francisco Escudero Kontserbatorioa: jefedeestudios@conservatorioescudero.org

18 urte eta gero, Estatutuak berritu ditu Musika-eskolak

28. ikasturtea du aurtengoa Tobera Musika-eskolak. Funtzionamendu-araudia berritzeaz gain, Batzar Orokorrak aurreko kurtsoaren balorazioa eta aurtengoaren kudeaketa-plangintza aho batez onartu ditu.

Jakin nahi al duzu zein proiektutan dabilen oraingoan murgilduta TOBERAko irakasle Xabi?

Xabi Arakama musikari polifazetikoa da. Musika-tresna tradizionalei fidel beti (trikitia, panderoa, txalaparta...), baina musika-estilo ugari jorratzen aldi berean (ska, berbena-musika, jazza...). Aste Santuan bigarrengoz itzuliko da Madrilgo Café Centralera, astebetez, gauero, Joshua Edelmanen taldearekin jotzera. Bere ibilbide luzean, urrats bat gehiago. Gogotik ari omen da ikasten gainera. Gero, TOBERAko ikasleei erakusteko.

Musikaren Hamabostaldia

Martxoa bete-bete etorriko zaigu TOBERA Musika-eskolara. Herri-izaerako saioak, instrumentu ugariren entzunaldiak, ate irekiko jardunaldiak, kontzertuak eta dantza-ikastaroa daude ekintzen artean. Atxikian duzuen eranskinean ikusiko duzue egitarau osoa. Duela bi ikasturte Musikaren Astea antolatu eta gero, iaz Musikaren Hilabetea egin zuen musika-eskolak. Aurten, aldiz, askotariko ekintzak martxoaren 8aren eta 26aren artean kontzentratu nahi izan ditu, ia egunero, herritarrek eta ikasleek TOBERAn eskuragarri duten eskaintza zabalaren inguruko zuzeneko informazioa jaso ahal izan dezaten.

Musika non, TOBERA han! Tolosan gaude!! ;-)

Inauteri-egunetan musika inon badago, leku hori Tolosa da. Txaranga-musika alai, bizi, dantzagarri eta zirikatzailearen erreinu izango da herria; musikak hartuko ditu hango kaleak eta bazterrak. Baita jendearen bihotzak ere.
Horregatik, otsailaren 16 eta 17 gorriz jarrita ditugu TOBERA Musika-eskolaren egutegian. Jai-egunak izango dira gurean.

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin