Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Hortik gertu egiten du lan TOBERAk: Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan. AMPO kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten seigarren urtez. Izan ere, TOBERA Musika- eta Dantza-eskola ez da mugatzen irakaskuntzaren barruan eskolak ematera, eta hainbat ekintza egiten ditu propio Goierriko 4 herriotako kultura-bizitza suspertzeko (eta baita hortik kanpo ere).