Hasiera

zegama

Elkartrukea 2016: musikak ez dauka mugarik

Egia biribila da hori: musikak ez dauka mugarik. Hizkuntza unibertsala da; eta, horretaz gain, sekulako ahalmena du pertsonak elkarlotzeko, jendartean integratzeko, autosuperazioa lantzen laguntzeko, talde-lana indartzeko... Guzti-guztiongan du eragin positiboa, baina, akaso, disfuntzio fisikoak edo mentalak dituztenentzako balio gehigarria izan dezake musikak.
Esandako honen erakustaldi praktikoa izango da TOBERAk aurten bideratu duen elkartrukea.

Apirilaren 20an, asteazkena, Zegaman:
Elkartrukea Iruñeko Música Sin Barreras elkartearekin (elkarte honek disfuntzio fisikoak edota burukoak dituztenen integrazioa bideratzen du musikaren bitartez; batez ere Down sindromedun kideak ditu partaideen artean). Iruñeko eta TOBERAko ikasleen kontzertua Zegamako gimnasioan. 19:00.

Apirilaren 27an, asteazkena, Iruñean:
Elkartrukea Iruñeko Música Sin Barreras elkartearekin. Iruñeko eta TOBERAko ikasleen kontzertua Iruñeko Gazteen Etxean. 18:30.

Disfuntzioari buruzko jabekuntza-tailer bana ere egingo da Zegaman eta Seguran Atzegi elkarteko teknikariekin.

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2011n Down Sindromearen Mundu-eguna izendatu zuen martxoaren 21a.

Musikaren Hamabostaldia 2016

Egitarau benetan betea dugu Aste Santuko oporralditik itzuli ondorenerako. Musikaren Hamabostaldiaren egitarauak askotariko ekintzak izango ditu: entzunaldiak, ate irekiak, irteerak, kontzertuak, trebakuntza-tailerrak, e.a. Gainera, asko izango dira ia egunero-egunero plazaratuko direnak: 17 ekintza edo ekintza-sorta izango dira guztira.

Andoaingo 11. Piano-jaialdirako ari dira prestatzen TOBERAko 9 ikasle

Iritsi da Andoaingo Piano Jaialdiaren XI. edizioa. Beste urte batez, astebukaera oso batean zehar, aukera paregabea izango da hainbat musika-eskolatako piano-jotzaileen emanaldiez gozatzeko.
2016ko otsailaren 20an eta 21ean izango da aurten, ohiko moduan, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Bi egunetako etengabeko jardunaz gain, aurtengoan ere, iaz abian jarri ziren astean zeharreko kontzertuak emango dira; horrela, jaialdiari astebete lehenago hasiera emanez.

Santa eskean irten gara

San Blas egunaren segidan iritsi zaigu Santa Ageda bezpera.  Urtero bezala. 2016an, ordea, ostegun gizenarekin bat etorri da gainera Santa Ageda bezpera. Herriz herri koplak kantatzen irtendako abesbatzek ohitura zaharra berritu dute beste behin, eta TOBERA Musika-eskolako ikasleak ere ez dira atzean geratu zeregin horretan.

Maila ona, giro ederra eta jende ugari ikasturtearen amaierako jaialdietan

Arrakasta. Horixe da ikasturteari agur esateko TOBERA Musika-eskolak egindako bi kontzertuak definitzeko hitz gakoa.

Labur-labur, hementxe dituzu egun horietako zenbait irudi:

https://plus.google.com/104279413502959475783/stories/5d6fb6f4-5a76-3c4f...

Ikasturtea agurtzeko... Musika!!

Prest ditu TOBERA Musika-eskolak ikasturte-amaierako jaialdiak. Zegaman ekainaren 16an izango da, asteartea, eta Seguran 18an. Bi kasuetan herriko plazan izango da ikasleen emanaldia.

Musika-ikasketa profesionalak egiteko aukeraren berri izan

Francisco Escudero MKPko ate irekien astea:

Martxoaren 23tik 27ra Donostiako Kontserbatorioan egingo den ate irekien jardunaldien informazioa duzue atxikian. Ikasleentzat interesgarria izan liteke asteazkenean, 25, 18,00etan emango duten Musika-irakaskuntza profesionalei buruzko informazio-hitzaldia. Ezer argitu nahi duenak, eskura du TOBERA bera nahiz  Francisco Escudero Kontserbatorioa: jefedeestudios@conservatorioescudero.org

18 urte eta gero, Estatutuak berritu ditu Musika-eskolak

28. ikasturtea du aurtengoa Tobera Musika-eskolak. Funtzionamendu-araudia berritzeaz gain, Batzar Orokorrak aurreko kurtsoaren balorazioa eta aurtengoaren kudeaketa-plangintza aho batez onartu ditu.

Orriak

RSS - zegama-rako harpidetza egin