Hasiera

zegama

Musikaren Hamabostaldia

Martxoa bete-bete etorriko zaigu TOBERA Musika-eskolara. Herri-izaerako saioak, instrumentu ugariren entzunaldiak, ate irekiko jardunaldiak, kontzertuak eta dantza-ikastaroa daude ekintzen artean. Atxikian duzuen eranskinean ikusiko duzue egitarau osoa. Duela bi ikasturte Musikaren Astea antolatu eta gero, iaz Musikaren Hilabetea egin zuen musika-eskolak. Aurten, aldiz, askotariko ekintzak martxoaren 8aren eta 26aren artean kontzentratu nahi izan ditu, ia egunero, herritarrek eta ikasleek TOBERAn eskuragarri duten eskaintza zabalaren inguruko zuzeneko informazioa jaso ahal izan dezaten.

Ikasi betiko euskal dantzak TOBERA MUSIKA-ESKOLAren eskutik

Dantza tradizionalak ikasiko dira (hasierako mailatik): fandangoa, arin-arina eta beste (partaideen aurreratze-erritmoaren eta gustuen arabera).

13 saio martxoa eta ekaina bitartean (4 hilabete). Saio informalak izango dira; herritarrek herritarrei eskainitakoak. TOBERAko zenbait dantza-ikasle eta irakaslea izango dira gidari, eta bakoitzaren premietara moldatuta.

Larunbatetan eguerdiko 12etatik aurrera.

Ordubeteko saioak.

18 urtetik gorako gazteentzat zein helduentzat.

Dantza-ezagutza oinarrizkoak izan ala ez.

Interesatuak oro har.

TOBERAko ikasleak Andoaingo 10. piano-jaialdira bidean

10 edizio beteko ditu aurten Andoaingo piano-jaialdiak. Antolatu zen aurreneko ediziotik bertatik, partaideen artean izan dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak, eta, maiz, emaitza bikainak eskuratuta itzuli dira handik. Aurten, 2015eko otsailaren 27 eta 28an eta martxoaren 1ean zehar izango dira jaialdiko entzunaldiak eta sariak banatzeko ekitaldiak. Horren guztiaren osagarri, gainera, Andoaingo Bastero Kulturgunean bertan, kontzertuak izango dira (pianoaz gain, baita bestelako musika-tresnekin ere), asteburu betea eskaintzeko hala nahi duen edonori musikaren inguruan.

Emanaldi berezi-berezia Donostian

EspresART en otra dimensión izeneko gunea atondu zuten Zurriolako pasealekuan abenduaren 13an, larunbata, 450 metro koadroko karpapean. Arteari eskainita egon zen, eta, tartean, musikak ere protagonismo berezia hartu zuen, TOBERA Musika-eskolako ikasleen eskutik. Hain zuzen ere, musikaren ardura oso-osorik TOBERArena izan zen ekitaldian, eta kartoizko kaxekin atondutako agertokian, 2 saio eman zituen musika-eskolak. 4 bloketan banatutako kontzertua izan zen: lehenengoan, euskal dantzak izan ziren nagusi, eta soka-dantzaren eta Agurraren inguruko azalpen didaktikoak eskini ziren.

Musikaz, agur

Ekainaren 21ean musikaren nazioarteko eguna da. Horren aurreko astean, ordea, Aizkorpe bailarako musika-eskolako kideek ekintza-sorta antolatu dute kalean musikaz gozatzeko eta gozarazteko.

Orriak

RSS - zegama-rako harpidetza egin