Hasiera

!name-ren blog-a

Orkli kooperatibaren bultzada ekonomikoa jaso du TOBERAren lanak. Eskerrik asko!

Oorkli kooperatibaren logotipoarkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago.  TOBERA Musika-eskolak Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan musikaren eta euskal dantzen arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, aipatu kooperatibako K

Santa Zezilia: kantu, dantza eta jo!

Musikarien zaindari Santa Zeziliaren eguna ez du aurten jai hartuko TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Japoniarrek bezala (diotenez) ospatuko dugu: lanean. Lan gustagarria izango da, ordea, egun horretakoa. Izan ere, arratsaldean, eskolak bertan behera utzi, eta behar bezala goratuko dugu musikarekin lotutako santua. Hain zuzen ere, trikitiko, panderoko eta perkusioko ikasleek Zegamako plazan hasitako kalejira batekin ekingo diogu eguna girotzeari, eta, gero, arratsaldeko 18:30ean hasita, kontzertua eskainiko dute eskolako ikasleek Zegamako eskolako gimnasioan.

Musika-hizkuntza: aurkezpen-bilerak familiei

Zer lantzen da Musika-hizkuntzako eskoletan? …nola transmititzen dira kontzeptuak? …zertan eta nola lagun diezaieket seme-alabei?  Horiek izango dira, akaso, TOBERAn izena eman duten ikasleen zenbait familiak izango dituzten galderak.

Musika-hizkuntza ikastea musika-hezkuntzaren oinarria da. Musika-hizkuntzan ikasten dutenari esker eraikitzen dute gero ikasleek beren abilezia musika-tresna bat jotzen, abesten, taldean interpretatzen, erritmoa eta mugimendua jarraitzen, partitura bat deszifratzen eta sentitzen, konposatzen…

Askotariko adimenak: adimen musikala

Howard Gardner psikologo, irakasle eta ikerlariak aspaldi formulatu zuen ikuspegi zientifikoz adimen anizkoitzen teoria. Horren arabera, zabaldu egin beharko lirateke orain arte tradizionalki eskolan ebaluatu izan diren ezagutza matematiko-logikoak eta hizkuntzari lotutakoak, eta beste 'adimen' edo 'trebetasun' batzuk ere hartu beharko lirateke kontuan, tartean, besteak beste, musikari lotutakoak.

2018/2019 ikasturterako izena eman nahi baduzu TOBERAn, orain duzu unea!

Ikasturte honek oraindik zer eskainia baduen arren, hasi da TOBERA hurrengo ikasturtea zirriborratzen. Hasteko, 2018/2019ko musika-abenturan nork hartuko duen parte erabakitzeko unea iritsiko da. Alegia, irailetik aurrera musika-hizkuntza ikasten hasi nahi dutenek, instrumentu bat jotzen jarraitu nahi dutenek, euskal dantzatan trebatu nahi dutenek, musika-talde bat osatu nahi dutenek... orain eman beharko dute izena. Gaur egun TOBERAn ikasle direnek eta, nahiz eta orain ikasle ez izan, irailetik aurrera ikasle izan nahi dutenek egin beharko dute matrikula.

Araiako Andra Mari aretoan kontzertua eskainiko du TOBERAk maiatzaren 29an.

Prest du TOBERAk datorren maiatzaren 29an Arabako Araian emango duen kontzerturako egitaraua (Andra Mari aretoan arratsaldeko 18:30ean). Aurreneko aldia izango da TOBERAko ikasleentzat emanaldia eskaintzen dutela Araban. Aurtengo elkartrukearen barruko ekimena izango da. Asparreneko musika-eskolako ikasleekin batera eskainiko da kontzertua, eta gero afari-merienda egingo dute guztiek elkarrekin.

Musika-tresnen ezagutza-saioak egin dituzte gure ikasle gaztetxoek

2018/2019 ikasturtean instrumentua aukeratzea egokituko zaien ikasleek TOBERA Musika-ewskolan irakasten diren musika-tresnak ezagutu dituzte bertatik bertara egunotan. Musika-hizkuntzako eskoletan ikasiak dituzte dagoeneko instrumentu desberdinak, beren ezaugarriak eta sonoritatea. Seguran eta Zegaman martxoan egindako entzunaldietan ere izan dute horretarako aukera.

Ikusi apirilaren 16an Asparreneko Udal Musika-eskolako ikasleekin egindako Elkartrukeko argazkiak!

Musikaz betetako astelehena izan zuten Asparreneko Udal Musika-eskolako ikasleek eta TOBERAkoek. Elkartrukearen barruan, apirilaren 16an Zegamako gimnasioan egindako kontzertua izan zen aurrenekoa, eta maiatzaren 29an izango da bigarrena. Bigarren emanaldi hori Araian izango da, eta, kasu horretan ere, elkarrekin joko dute bi musika-eskoletako ikasleek.

Orriak

RSS - !name-ren blog-a-rako harpidetza egin