Hasiera

!name-ren blog-a

Elkartruke-kontzertua Asparreneko Udal Musika-eskolako ikasleekin batera

Datorren astelehenean, apirilaren 16an, aurtengo Elkartrukearen lehenengo saioa izango dugu, Zegaman. Asparreneko Udal Musika-eskola izango dugu bisitari egun horretan, arratsaldeko 18:30ean eskolako gimnasioan hasiko den kontzertuan. Asparrena Arabako Aguraingo Eskualdeko udalerria da; 10 herrik osatzen dute, eta Araia du udalburu.

Hemen behean duzue kontzertuaren egitaraua. Bukaeran, merienda izango da partaideentzat.

Oporrak eta gero, musika gehiago!

2018ko Musikaren Hamabostaldia martxoaren 22an bukatu da, baina Musikaren Hamabostaldia eta gero ere, badu zer eskainia TOBERAk! Ikus hemen -behintzat- 3 proposamen:

Batetik, apirilaren 6an, afalostean, kontzertu berezia eskainiko du TOBERA Musika-eskolako helduen konbo taldeak Zegamako udaletxeko arkupeetan. Bateriak, 2 gitarra elektrikok, baxu elektrikoak eta ahotsak osatzen dute taldea, eta rock doinuak izango dira nagusi.

AMPO kooperatiba TOBERAren laguntzaile. Bejondeiola!

Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak 4 herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten laugarren urtez.

Musikaren Hamabostaldiak musikaz beteko ditu Segura eta Zegama martxoan

Urteak dira TOBERA Musika-eskolak instrumentuen entzunaldiak eta musika-hizkuntzako ate irekiak egiten dituela. Pare bat astean, gure musika-eskolako ate-leihoak zabaltzen dizkiegu herritarrei, egiten dugun lana gertuagotik ezagut dezaten. Hemen behean duzue 2018ko egitaraua.

Orkli kooperatiba TOBERAren laguntzaile. Eskerrik asko!

Oorkli kooperatibaren logotipoarkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago.

Ate irekien astea Donostiako Francisco Escudero Musika-kontserbatorio Profesionalean

Francisco Escudero kontserbatoriora sartzeko gogoa baduzu, “Ate irekien astean” hurbil zaitez bertara.
NOIZ: 2018ko martxoaren 12tik 16ra.
Bertako irakaskuntzaren jarduera gertutik ikusteko edota irakasleekin elkarrizketa bat izateko aukera izango duzue. Halaber, Oinarrizko Irakaskuntzei zein Irakaskuntza Profesionalei buruzko informazio-hitzaldietan
parte hartu ahal izango duzue. Jardunaldi hauetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

INFORMAZIO HITZALDIAK:

TOBERAko ikasleak Idiazabalgo Txistu-alardean, Santa Ageda bezperako koplatan eta sagardotegiko txotx irekieran

Idiazabalen urtarrilaren 27an egin zen Txistu-alardean TOBERAtik joandako partaideetako batentzat, Lorearentzat, aurreneko aldia izan zen Alarde batean, eta gustura asko itzuli zen etxera ikusitakoarekin eta entzundakoarekin. Esperientzia bikaina, berarentzat ezezik, TOBERAtik joandako 4 ikasleentzat eta beren irakaslearentzat.

Horretaz gain, Santa Agedaren bezperako koplatan irten ziren TOBERAko trikitilariak eta txistulariak aurreko igandean Zegaman, eguraldi txarrari muzin eginda. 15 ikasleko taldea ibili zen kalez kale herritarrak laguntzen.

Musika Laborategia: TOBERAren ekimen berri arrakastatsua

4 saiotan ateratako argazki-albuma ikusi (eta deskargatu) nahi baduzu, hemen sartu: https://photos.app.goo.gl/b9GlVzYdRdP9aRH63

Urtarrilean eta otsailean zehar musikako eskola bereziak hartuko dituzte TOBERAko ikasleek eta musika-eskolako ikasle ez direnek. Adinka banatuta, musikarekin esperimentatzeko aukera bikaina jarri die eskura TOBERAk. Ekimen berritzailea da, eta erantzun paregabea eman diote herritarrek.

Orriak

RSS - !name-ren blog-a-rako harpidetza egin