Hasiera

Blogak

Musikaren Hamabostaldiak musikaz beteko ditu Segura eta Zegama martxoan

Urteak dira TOBERA Musika-eskolak instrumentuen entzunaldiak eta musika-hizkuntzako ate irekiak egiten dituela. Pare bat astean, gure musika-eskolako ate-leihoak zabaltzen dizkiegu herritarrei, egiten dugun lana gertuagotik ezagut dezaten. Hemen behean duzue 2018ko egitaraua.

Orkli kooperatiba TOBERAren laguntzaile. Eskerrik asko!

Oorkli kooperatibaren logotipoarkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago.

Ate irekien astea Donostiako Francisco Escudero Musika-kontserbatorio Profesionalean

Francisco Escudero kontserbatoriora sartzeko gogoa baduzu, “Ate irekien astean” hurbil zaitez bertara.
NOIZ: 2018ko martxoaren 12tik 16ra.
Bertako irakaskuntzaren jarduera gertutik ikusteko edota irakasleekin elkarrizketa bat izateko aukera izango duzue. Halaber, Oinarrizko Irakaskuntzei zein Irakaskuntza Profesionalei buruzko informazio-hitzaldietan
parte hartu ahal izango duzue. Jardunaldi hauetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

INFORMAZIO HITZALDIAK:

TOBERAko ikasleak Idiazabalgo Txistu-alardean, Santa Ageda bezperako koplatan eta sagardotegiko txotx irekieran

Idiazabalen urtarrilaren 27an egin zen Txistu-alardean TOBERAtik joandako partaideetako batentzat, Lorearentzat, aurreneko aldia izan zen Alarde batean, eta gustura asko itzuli zen etxera ikusitakoarekin eta entzundakoarekin. Esperientzia bikaina, berarentzat ezezik, TOBERAtik joandako 4 ikasleentzat eta beren irakaslearentzat.

Horretaz gain, Santa Agedaren bezperako koplatan irten ziren TOBERAko trikitilariak eta txistulariak aurreko igandean Zegaman, eguraldi txarrari muzin eginda. 15 ikasleko taldea ibili zen kalez kale herritarrak laguntzen.

Musika Laborategia: TOBERAren ekimen berri arrakastatsua

4 saiotan ateratako argazki-albuma ikusi (eta deskargatu) nahi baduzu, hemen sartu: https://photos.app.goo.gl/b9GlVzYdRdP9aRH63

Urtarrilean eta otsailean zehar musikako eskola bereziak hartuko dituzte TOBERAko ikasleek eta musika-eskolako ikasle ez direnek. Adinka banatuta, musikarekin esperimentatzeko aukera bikaina jarri die eskura TOBERAk. Ekimen berritzailea da, eta erantzun paregabea eman diote herritarrek.

0-3, 4-7 eta 8-12 adinekoentzako musika-saioak

Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak ekimen berri bat antolatu du urte berrirako.

Musika-saio labur batzuk antolatu ditugu 0-3 urte-bitarteko umeentzat eta beren senideentzat (gurasoak, aiton-amonak...), 4-7 bitarteko haurrentzat, eta 8-12 arteko gaztetxoentzat, urtarrilerako eta otsailerako. Ez da behar musika-eskolako ikasle izatea edo musika-ezagutzak izatea.

Laster, Santa Zezilia!

IKUSI SANTA ZEZILIA OSPAKIZUNEN ARGAZKIAK HEMEN: https://photos.app.goo.gl/FSG6HS5YTl4N2yo93

TOBERAko txistulariak Beasaingo alardean

Aurreko larunbatean, urriaren 28an, Beasaingo Gernika Pasealekuko edo Pergoletako -ezagunagoa den eran- frontoian eskualdeko txistularien alardea egin zen. Goierriko txistularien artean, TOBERAko ikasleak ere bertan izan ziren.Txistu-doinuak entzuteko aukera izateaz gain, alardera joandako publikoak erraldoi eta buruhandiak dantzan ikusteko aukera izan zuen, eta, batez ere, Ordiziako Laguntasuna errondailaren melodiekin egindako uztarketa gozatzekoa.

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin