Hasiera

Blogak

Laster, Santa Zezilia!

IKUSI SANTA ZEZILIA OSPAKIZUNEN ARGAZKIAK HEMEN: https://photos.app.goo.gl/FSG6HS5YTl4N2yo93

TOBERAko txistulariak Beasaingo alardean

Aurreko larunbatean, urriaren 28an, Beasaingo Gernika Pasealekuko edo Pergoletako -ezagunagoa den eran- frontoian eskualdeko txistularien alardea egin zen. Goierriko txistularien artean, TOBERAko ikasleak ere bertan izan ziren.Txistu-doinuak entzuteko aukera izateaz gain, alardera joandako publikoak erraldoi eta buruhandiak dantzan ikusteko aukera izan zuen, eta, batez ere, Ordiziako Laguntasuna errondailaren melodiekin egindako uztarketa gozatzekoa.

Ikasturteari agur, musikaz

Ikusi Segurako eta Zegamako argazki-albumak, hemen: https://goo.gl/photos/qJSdjuf6d5Jy7sjF6

30. ikasturtea amaitzear du TOBERA Musika-eskolak. Honezkero, eginak dituzte izen-emateak hurrengo ikasturterako ikasleek, eta TOBERA hasi da prestatzen irailean hasiko duen ikasturte berria.

AMPO kooperatibaren laguntza jaso du TOBERAk. Mila esker!

Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak 4 herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten hirugarren urtez. Izan ere, musika-eskola ez da mugatzen irakaskuntzaren barruan eskolak ematera, eta hainbat ekimen egiten ditu propio Goierriko 4 herriotako kultura-bizitza suspertzeko.

Irailetik aurrera musika ikasi nahi baduzu... eman izena orain TOBERAn!

TOBERA Musika-eskolak izenemate-epea abiaraziko du laster 2017/18 ikasturterako. 2013. urtean jaiotako haurrengandik hasita luzatzen dugu gure musika-eskaintza.

Oihan Goiak eraman zuen lekukoa Korrikan TOBERAren izenean

Bukatu da aurtengo Korrika. 20. edizioa ia-ia amaitzear zela pasatu zen gure ingurutik. Hala, apirilaren 8an, Korrika Zeraindik igaro zenean, 11 eta 5 urte bitarteko Haitz, Ihintza eta Oihan Goia Elorza anai-arrebak izan ziren TOBERA Musika-eskolaren izenean lekukoa eraman zuten ikasleak eskolak erositako kilometro-zatian. Lekukoa eraman nahi zutela esan zuten ikasleen artean zozketa egin zuen musika-eskolak, eta Oihani egokitu zitzaion zeregin garrantzitsu horretan musika-eskola ordezkatzea. Halere, bere bi anai-arrebak batu zitzaizkion, hirurak ere musika-eskolako ikasleak.

Lasarte-Oria eta TOBERA elkarturik!

Elkartrukearen barruan egindako bi saioen argazkiak ikusi nahi badituzu, hemen duzu aukera: https://goo.gl/photos/RHwugBf9eFbk7YQ78.

Esperientzia polita izan dugu Lasarte-Oriako lagunekin, eta Seguran entzun ahal izan ditugu normalean TOBERAn entzungai ez ditugun instrumentu asko: adibidez, tronpeta edo biolina.

Apirilaren 2an Dantzari Txiki ospatu dugu Zegaman

Lazkaoko Oin-Arin Dantza-taldeko kideak eta Beasaingo Aurtzaka Dantza-taldekoak izan ditugu TOBERAn bisitari aurtengo Dantzari Txiki Egunean; guztira, 125 dantzari eta musikari. Dantzaririk gazteenak ekarri ditu talde bakoitzak Zegamara, eta 'benetako' dantzari 'txiki' eguna izan da egindakoa, beraz.

Eguneko argazki batzuk ikusteko, sartu hemen: https://goo.gl/photos/EqUziay5txSCYHM29

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin